Bide oparoarengatiko saria

13.05.15
Euskara

VII Ezekiel Saria asteon banatu da eta haur eta gazte literaturan bide oparoa jorratu duen Antton Irusta idazle usansolotarrari eman zaio. Aurretik, Jon Maia, Karmele Jaio, Kirmen Uribe, Irati Jimenez eta Katixa Agirrek jasoa zuten saria. Oraingoan, berriz, Ermuko liburutegiko irakurleek haur literatura saritu gura izan dute. Euskara Sailaren esanetan, oso pozgarria, sarritan haurrentzako egiten den literaturak ez baitu hartzen merezi duen errekonozimendua, eta adin horretan izaten da irakurzaletasuna pizten den sasoia, garai horretan hartutako ohiturek gerora garrantzi handia izaten baitute. Oso pozgarria, beraz, iaz liburutegian gehien irakurritako liburua Antton Irustaren “Tximinoa” izan zela jakitea. Anttonek oso bide oparoa egina du eta haurrentzako 40 liburu baino gehiago idatzi eta argitaratua ditu, atzo berarekin solasaldian egiteko aukera izan genuen eta euren lana irakurri duten irakurle txikiek saria eman zioten.

Ekitaldi honekin batera amaiera ematen zaio aurtengo Euskal Liburu eta disko azoka, ostegunetik aukera izan dugu azken nobedadeak ikusi eta erosteko, Iñaki Carreterok plazan egin zuen Txanogorritxo ipuin klasikoa kontatzen egin zuen saioaz disfrutatu dugu, baita, Galtzagorriko Mirenek bidertutako ilustrazio tailerrean egin ziren lan bikainez ere Haur liburutegian ikusgai daudenak. Igandean Oskar Eztanda eta Jon Martin, formatu berezi batez, bertsoak ekarri zizkiguten eta astelehenean, aurrez aurre Vendetta taldeko Jon eta Enrikorekin solasaldian aritu ginen, denon gusturako ekitaldiak, herritarren harrera bikaina izan dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte