Homofobiaren aurkako irakurketa eta ikus-entzunezkoen gida

14.05.15
Udal Liburutegia

Aste osoan zehar Liburutegiak liburu eta materialak erakusgai izango ditu

Maiatzaren 17a Lesbofobia, Homofofia, Bifobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Horregatik herriko taldeekin eta Zipriztitzen, Berdintasunaren aldeko Ermuko Gizon Taldearekin elkarlanean, udal Liburutegiak homofobiaren prebentzio lantzeko edo hezkuntzaren ikuspuntutik jorratzeko duten gai ezberdinei buruzko liburuak, narratiba, filmak edo web baliabideak batzen dituen gida argitaratu du, zeina gehienbat gazteriari zuzendurik dagoen eta horientzat oso paroposa izanik. Halaber, arlo honetan jarduten Euskadiko eta Ermuko elkarte eta kolektiboak batzen ditu.

Helburu nagusia material hauek ezagutzera ematea da eta berauek aukeratzen interesa duten pertsonei laguntzea  sexu-aniztasuna gure liburutegiko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko dokumentuen artean agerian jarriz.

Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna (International Day Against Homophobia and Transphobia, IDAHOT) maiatzaren 17an ospatuko dugu, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuela ezagutarazteko. Helburu nagusia homosexualek, lesbianek, bisexualek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa eta jazazrpena salatzeko antolatzen dituzten mota guztietako ekintzak koordinatzea, eta euren eskubideak mundu osoan lorpenean aurrerapausoak ematen laguntzea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"