Nobedade bibliografikoak Letra Galegoen Eguna ospatzeko

15.05.15
Udal Liburutegia

Aste osoan zehar Liburutegiak galegoz argitaratutako liburu erakusketa izango du

Maiatzaren 17an Letra Galegoen Eguna ospatuko dela eta, udal Liburutegiak galegoz argitaraturiko eta azken hilabeteetan bere katalogora gehitu dituen hainbat material batzen dituen buletina prestatu du.

Ermuko Galiziako Kultur Zentroak antolatutako ekimenen egitarauarekin batera banatuko den buletin hau, haurrentzako zein helduentzako liburuak, tematikoak, narratiba eta olerki liburuak, biografiak, musika eta filmak biltzen ditu.

Material hauen zati handi bat Pontevedrako O Porriñok eta A Coruñako Liburutegi Sareak, Ourenseko Vilardevoseko COCEDER zentroak eta zenbait partikularrek doan eman digute. Liburutegian galegoz argitaratutako 60 liburu eta ikus-entzunezkotik gora aurkitu eta maileguan eraman daitezke doan.

Asteburuan Galiziako Kultur Zentroan erakustoki bat egongo da non gidan aipatutako material batzuk kontsultatu ahal izango diren. Erakusketa hurrengo astean Liburutegian egongo da ikusgai. Ekimen hau Ermuko Galiziako Kultur Zentroaren laguntzarekin burutu du Liburutegiak helburu bikoitzarekin, material hauek ezagutzera ematea eta hala nahi duten pertsonen artean hizkuntza honen gozamena laguntzea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"