XX. Martín Bahamontes lasterketa igandean korritu eta jokatuko da

15.05.15
Kirolak

Martin Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hemeretzigarren edizioa igandean jokatuko. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’eta lan horretan Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioaren laguntza izan dute. Antolatzaileek Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babes ekonomiko jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 17ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko Zubiaurre kalean egongo dira. Antolatzaileek bihar larunbata eta arratsaldeko 7 eta erdietan proba aurkeztuko dute hedabideen artean eta eragileen artean, elkartearen egoitzan.

Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Aldi aurretik iragarritakoak ibilbideak. Ibilbide nagusiak 130,3 kilometroko luzera izanik du eta horretan lau mendi gain egongo dira igotzeko, bi 3. mailakoak, bat sailkapenik gabe eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta arinagoa izango da, 99 kilometroko luzera izanik –aurrekoetan baino 7 kilometro motzagoa- eta bi mendi gain izango baititu, sailkapenik gabeko bat eta lehenengo kategoriako bestea.

Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxearen webgunean egin ahal izango dira maiatzaren 15era bitartean, Agirre Kirolak (Tfnoa 943 17 52 02) eta Sferico (Tfnoa 943 030 688) kirol denda laguntzaileetan, edo karrera hasi aurreko ordu bete lehenagora arte. Izen-ematea 15 euro dira federatuentzat eta 25 euro federazioaren lizentzia ez duten kirolarientzat. Prezio horietan 3 eurotako deskontua izango dute 15ª baino lehen inskribatzen direnek. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Segurtasun arau batzuk ditu lasterketak eta horiek bete beharko dira; erantzukizuna pertsona bakoitzarena izango delarik. Lasterketa bukatzen duten guztiek opari bana jasoko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan