A. Jarrín: ‘Haztea, lehiatzea eta metatzea jarduerak ez daude bizitzarekin lerrokaturik’

20.05.15
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

"Gizartean kontzientzia aldatzeak, eboluzionatzera daramatza enpresariak"

"Ondasunak erabili eta pertsonak lehenesten dituena da eredu egokia, ez pertsonak erabili eta ondasunak lehenesten dituena"

Adolfo Jarrin (Twitteren @adolfojarrin) enpresari eta entrenatzaile venezuelarra Ermuan eta gure artean dugu aste honetan, Equilia enpresaren eskutik. Izarra Centre eraikinean Baloreetan oinarrituriko kudeaketa izeneko nazioarteko ziurtagiri bikoitza ematen ari baita, zeina Barrett Values Center Institutu Ipar Amerikarraren CTT (Cultural Transformation Tools) izeneko tresnetan oinarritua dagoen. Enpresa gizona da Jarrin, edarien sektorean Venezuelak duen korporazio garrantzitsuenetakoaren Gerentea, hain zuzen ere. Azken urteetan enpresariaren ibilbide profesionala idazle eta enpresa, politika eta lurraldeen eraldaketarako beharrezko den trebatze lanarekin uztartu izan du. Zeregin horren xedea pertsona fisikoak (herritarrak) eta pertsona juridikoak (enpresak), Planetarekin eta gizarte ekitatearekin bateragarri den etorkizuneko ongizate batera eskutik joan daitezela da. Bere hitzetan esanda, “pertsonak aldatuko ez dituen munduaren eszenatokia da hori, ez mundua aldatu nahi duenarena”. Jarrinen esanetan gaur egun “enpresak –edo pertsona juridiko horiek- Planetan ditugun entitate garrantzitsuenak dira, estatu ugari baino garrantzitsuagoak” hortaz, bere ustez, planetan eredua aldatu nahi bada, derrigorrez enpresen eredua aldatu beharko da”.

Gaurko jardunaldian egin duen goizeko etenean solasaldirako parada eman digu, webgune korporatibo honetara bere hitzak ekartzeko. Elkarrizketa osorik mp3 formatuko soinu artxiboan uzten dizuegu azpian. Horretan Adolfok dioenez, “enpresak etikatik eta erantzukizun sozialetik haratago joan behar dute”. Bere ustez enpresak existitzearen arrazoia ezin daiteke izan “dirua egite hutsa, enpresariek haratago joan beharra dute, gizarteko kontzientzia aldaketak ekidin ezineko enpresa garapenera daramalako”. “Ongizatea ez da haztea, lehiatzea eta metatzea jardueren ekuaziotik aterako, printzipio horiek ez baitaude bizitzarekin lerrokaturik” dio. Irakasle venezuelarra ondasunak erabili eta pertsonak lehenesten dituen ereduaren aldeko defendatzaile sutsua da, pertsonak erabili eta ondasunak lehenesten dituena baztertu eta gain ditu beharrekoa dela azpimarratuz. Jarrinek eredu hori zabaltzeko gure Udalaren lankidetza eskertu du. Bere iritziz gure udalerri honetan “ekonomia eta pertsonak bateragarri egiteko baldintzak” ditugu. Elkarrizketako eta Adolfo Jarrinek esandako hitzak osorik eta online entzuteko edo artxiboa behera ekartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, hamalau minutu eskas besterik ez baitute irauten.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan