Ermuan 9.000 € inguru bildu dira Nepali eta herritarrei laguntzeko xedez
Ermuan oraintsu arte 9.000 € (8.696 € zehatz-mehatz) bildu dira Nepalekin eta bere herritarrekin elkartasuna adierazteko eta laguntzeko herrian ireki zen kontu korrontean, Elkartasun eta Nazioarteko Kooperazio Kontseiluak ezagutzera eman duenez. Nepalen apirilaren 25ean (7,9 gradukoa Richter eskalan) jasan zen lurrikararen ondorioei aurre egiteko erabiliko da diru hori, suntsituta geratu baitziren hainbat hiri. Kopuru horren barne daude Ermuko udal Kooperazio alorrak emandako 3.600 euro, urtero kopuru hori jartzen baitu nazioarteko larrialdietarako. Gainerako kopurua herritarrak egindako ekarpenak dira, Ermuarrak eta, baita ere, Eibartarrak, Mallabiarrak, Elgoibartarrak, Gernikarrak, Iruindarrak eta, Mallorkarrak eta abar. Horiek guztiak, “Euskal Herritik Nepalgo Herriarekin Elkartasuna” taldeak Facebook sare sozialaren bidez egindako deiari erantzun diote. Taldea Nepalen bizi den Miguel Luque Baena ermuarraren lagunek sortu zuten ezbeharraren ondoren, eta horretara seiehun pertsona baino gehiago atxiki dira horretara egun gutxi batzuetan.
Horiek guztiak egindako ekarpenak, Asiako herri hartan hamar urte bizitzen daraman Miguel Luqueren bidez banatuko dira. Lehentasun nagusia etxeak galdu dituztenentzat kanpin-dendak erostea izango da, maiatzaren 12an gertaturiko bigarren lurrikarak -7,1 intentsitatea izan zuenak- egoera asko maltzurtu eta kale gorrian utzi dituenak ugari baitira. Hilabete eskas geratzen da Montzoiari hasiera emateko eta horrek euriteak ekarriko ditu Nepaleko lurralde hartara, egun bizi duten egoera negargarria gaiztotuz, etxerik, azpiegiturarik eta ekonomia kolapsaturik duten haientzat. Nepal munduko pobrezia tasa handienetako tasa duen herrialdea da.
Horregatik Nazioarteko Elkartasun Kontseiluak Nepali laguntzeko ireki den kontu korrontea maiatzean zehar zabalik mantenduko du, oraindik elkartasuna erakutsi eta beren emari eta ekarpenak egiten ari diren herritarrak ugari baitirelako.
Kontu horren datuak, ondorengoak dira:
- Herriekiko Elkartasunerako Ermuko Elkartea
- Laboral Kutxa ES83-3035-0048-64-0480064819.
- Adierazi: Ermua Nepalekin
- Facebook sarean: “Euskal Herritik Nepalgo Herriarekin Elkartasuna”
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan