Emakumeek eusten diote munduari

22.05.15
Erakundea

Emakumeek eusten diote munduari, baina haien lanaren zati handi bat ez da aitortzen, ez balioesten

Immigrazio Jardunaldien XV. edizioa gauzatuko da Ermuan gaurtik hasi eta datorren astean zehar. Jardunaldiak maiatzaren 30ko larunbatean bukatuko dira, Kultur ezberdinen arteko jaiarekin. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Urko-Punta, Saharauiaren Lagunen ‘Hagunia’ elkartea, Senagaldarren ’Aser’ elkartea, Ermuko Afrikarren Elkartea PAACE eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, Sutegi Antzerki taldearen eta Txindurriren laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka.

Aurtengo edizioko leloa oso grafikoa da: Emakumeek eusten diote munduari, nahiz… beraiek egindako lanak ez du aitorpenik jasotzen ikuspuntu ekonomikotik. Balioztapen ekonomikorako, merkatuan balioa duena besterik ez da hartzen kontuan, alegia, eros eta sal daitekeena. Baina ondasun eta zerbitzu askok balio handia dute: etxeko lanekin eta zaintzarekin loturiko guztiak, familiartean ekoitzitako eta kontsumituriko ondasunei dagokienak, bizirauteko laboreek, lan komunitarioek, eta abar. Eginkizun horiek ez dira komertzializatzen eta, ondorioz, ekonomian ez dira aintzat hartzen, nahiz eta erabat beharrezkoak izan bizitzari eusteko. Egiteko horiek, planeta osoan, ia emakumeek bakarrik egiten dituzte.

Egitarauari gaur arratsean emango zaio hasiera Aniztasunaren eskolako tailer batekin, zeinak ''Dena nire seme-alabengatik” titulua duen. Horretan, ama etorkinak,
seme-alaben gizarteratzearen aurrean dituzten erronkak aztertuko, Estitxu Pereda zuzendari izanik.

Astelehenean, arratseko 6etan eta Lobianon, Atzerritartasuneko araudiari buruzko informazio saioa: “Nazionalitatea eskuratzea”, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen eskutik.

Asteazkenean egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsalde horretan Trinidad Vicentek, Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta soziologoak, Zainketen Mundu mailako
kateak hitzaldia zuzenduko du, zeina Lobiano egingo den baita ere arratsaldeko 7etatik aurrera.

Osteguneko zineklubean Pascal Plisson zuzendariaren, ‘Camino a la escuela’ tituluko filma proiektatuko da Antzoki, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera 20:30.

Edizio guztietan egin legez, egun handia larunbata izango da, kulturen arteko jaia ospatuko baitugu egun osoan zehar. Goiz, eguerdi eta arratsaldeko jarduerak izanen ditugu eta baita ekintza osagarri asko ere bai. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus PDF formatuan laga dizuegu egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n