Aritzmendi frontoiaren estalkia aldatuko du Udalak
Ermuak estalki berria jarriko dio Aritzmendi udal frontoiari aurtengo udan. Planteatu den erreforma honek itoginen arazoei irtenbidea ematea du xede, eraikinaren kanpo aldeko argiztapen naturalaren aprobetxamendua hobetzearekin batera, instalazioa 1981 urtean eginikoa denez gero denboraren eraginak alperrik galdu izan duelako. Lanak egiteko 166.000 eurotako gehienezko aurrekontua aurreikusita dago.
Lanak egungo estalkia kendu eta berri batengatik ordezkatzean datza; lakatutako altzairuzko panel sandwich berri bat jarriz, bitarteko isolamendu termikoduna, erreten bikoitzekoa eta zeharrargiko polikarbonato zelularrekoa dena. Egungo hodi estruktura saneatu egingo da eta narriatuta dauden estrukturaren atalak konponduko dira, berriro osorik margotuaz.
Planteatu den berrikuntza honek estalkia zaharraren akatsei irtenbidea ematea du helburu, frontoiaren egoera orokorra hobetzea eta bere erabilera aukera optimizatzearekin batera. Lanak bi hilabetetan burutuko dira, 166.000 eurotako gehienezko aurrekontua izango du eta aurtengo Santixauetako jaien ondoren gauzatuko dira, era honetan urtero ospatzen den pilota jaialdiaren ospakizuna posible eginez.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira