Gaztela-mantxako kultur astearen barne 'La maté porque era tuya' antzezpena sutegi taldearekin
Ermuko Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak kultur astearen XLII. edizioa ospatzen ari da. Egitarauari aurreko asteburuan eman zitzaion hasiera eta datorren larunbatera bitartean gauzatuko dira jarduerak. Pogramari aurreko astean eman zitzaion hasiera Marisak egindako gurutze-puntu lanen erakusketa zabaltzearekin. Igandean Federico Martin Bahamontes zikloturista jokatu izan zen.
Sutegi Antzerki taldeak “La maté porque era tuya” izeneko muntaiaz bueltatuko da gaur gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Jorge Morenok idatzitako liburua oinarri du eta Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Obran parte hartzen duen ondoko aktoreek osatzen dute: Xabier Albarrán, Piedi Kortazar, Eneko Grande, Sindy Otero, Eneritz Guerra, Ander Prol, Alba Rodríguez, Asier Álvarez, Mikel Balseiro eta Juan Carlos Colina zuzendariak. Emanaldia doan da. Antzezpenak hirurogeita hamar minutuko iraupena du eta muntai dibertigarri eta entretenigarria da, absurdotik abiatuta tramaren haria garatuz.
Sinopsia
Umore beltzeko komedia edo zentzugabekeriaren komedia, baina “komedia” edozelan ere. Psikiatra guztiz ez-ortodoxo eta nahikoa gaitzesgarri batek saio baterako txanda eman dio bere pazienteari, porrot egindako psikopata bat bera, zeinak bere bizitzaren istorioa kontatzen duen. Terapian zehar konturatzen gara benetan senetik aterata daudenak pazientearen inguruko pertsona guztiak direla.
Hilaren amaiera bitartean izango diren ekitaldiak
- Maiatzaren 23an, haurrentzako II. Gozogintza jardunaldia egoitzan.
- Arratseko 4etan, Mus txapelketa egoitzan.
- Maiatzaren 24an, arratseko 4etan, Tute txapelketa egoitzan.
- Maiatzaren 28an, arratseko 7:30etan, Julián Sánchez Vallejok “Madre quiero cambiar el mundo” liburua aurkeztuko du.
- Maiatzaren 29an, arratseko 7etan lurralde hartako bandera Udaleko mastan jarriko da.
- Maiatzaren 30ean, bazkaria programari amaiera emanez.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan