Cupcake apaintzen ikasteko tailerra haur liburutegian

22.05.15
Udal Liburutegia

Urtero bezala, Jardunaldi Gastronomikoak ez dituzte umeak ahazten. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, Liburutegiarekin elkarlanean cupcakeak apaintzen ikasteko bi tailer antolatu ditu. Ekainaren 9an -asteartean- eta 10ean -asteazkenean- egingo direnak, hurrenez hurren, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Haur Liburutegian. Jarduera 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat pentsatua dago.

Sagra Escuderok dinamizatuko ditu tailerrak Elkarteko kideen laguntzaz. Partaideek cupcake-a egingo dute, bizkotxoa eta frosting-a baita ere. Honez gain, lehoi formadun irudi bat moldeatuko dute fondant krema erabiliz egindako cupcake-an eta beste bat egiteko eta labean sartzeko prest dagoen orea eramango dute etxera partaide guztiek.

Plaza mugatuak dira. Izen-ematea Liburutegian bertan, biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz edo 943179212 telefonora deituz maiatzaren 25etik aurrera. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera emango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"