Ermuko hautesleen ia herenak bozkatu du arratsaldeko ordu biak baino lehenago

24.05.15
Erakundea

Ermuko hautesleen %32,35 bozkatu du gaur -4.196 herritarrek-, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urtekoaren oso antzekoa da orduan %32,25 -4.254 herritar-gainditu baitzuen, nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela.

Orain lau urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.191 pertsona ziren eta gaur aukera hori izango dute 12.971 biztanlek, hau da orduan baino 220 pertsona gutxiago.

Arratsaldeko ordu biak baino lehen Ermuan 4.196 pertsonek bozkatu dute.

Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Nolanahi ere, Lobiano Kulturguneko kolegioan desadostasunen bat edo beste izan da Podemos Ermua Ahal da hautesle-zerrendako apoderatuekin. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen gutxi gorabehera heren batek bozkatu du gure herrian. Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da