Ermua Antzokiak agur esango dio irailera arte zine komertzialaren asteroko programazioari
Maiatzaren azken asteko zineak agur esango dio Ermua Antzokiaren asteko programazioari irailera bitartean. Aurreteik, beste lau filma onaz gozatzeko parada izango dugu. Osteguneko zineklubean Pascal Plissonek zuzenduriko Camino a la escuela dokumental frantsesa ikusi ahal izango dugu. Munduko lau toki ezberdinetan bizi diren beste lau gazte egunero eskolara joateko pasa behar dituzten benetako istorio gordinak kontatzen ditu. Zailtasun guztien gainetik eta kontrajarrita ume horiek ikasteko duten grina erakusten du, bizitza hobea izaten lagundu diezaakeela uste baitute. Dokumental zintzoa eta erakargarria da, sentibera baita ere, ikusleen kontzientzia pizteko xedea baitu. Ez du inor epel utziko. Filmak Cesar saria jaso zuen dokumental onenarentzat. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialean larunbat arratseko zazpi eta erdietan Tal Granit eta Sharon Maymon zuzendariaen La fiesta de despedida filmaren lehen emanaldia ikusi ahal izango dugu. Adinekoen egoitza batean pertsonei hiltzen laguntzeko makina gauzatu du lagun talde batek. Horren berri zabaltzen denean, makina erabiltzeko eskariak izugarri hasiko dira. Urrezko Galburua irabazi du Valladolideko Seminci eta ikusleen saria Veneziako jaialdietan. Komedia beltz hau talentuz gainezka dator. Hunkigarria, probokatzailea, ironikoa, argia eta sarkastikoa da, dena batera. Heriotzaren inguruko hausnarketa duin eta dibertigarria da. Benetan bitxia, aktore sorta ederra eta istorio handia kontatzeko duena. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izando dugu.
Asteburuko bigarren proposamen eta aukera George Tillman Jr. zuzendariaren El viaje más largo tituluko drama erromantikoa izango da. Luke eta Sophiaren arteko maitasun istorioa kontatzen du, bikoteak hasieran loturarik ez duela antzeman daitekeen arren. Bikotearen arteko harremana garatuko eta aldi berean beren bizitza azkartasunez zeharkatzen duen gizaki bat ezagutuko dute. Filma erromantiko intentsua da, drama eta pasioz beterikoa. Hunkigarria eta zintzoa, Sparksek idatzitako eleberri guztiak bezala. El viaje más largo larunbat gaueko 22:00etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izando dugu.
Haur eta gazteentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, La oveja Shaun ikusi ahal izango dugu. Animaziozko filma oso dibertigarria, non ardi bat hirian galdutako nekazariaren bila arituko dena. Umorez eta injenioz beterikoa da. La oveja Shaun filma ikusgarria da, gazteen emanaldiei irailera bitartean agur esango diena.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan