Astebete daramagu koexistentzia kale berriak erabili eta horiek gozatzen. Probalekuko erabilerak
Probaleku, Valdespina Markesa eta Izelaieta kaleen birmoldaketa amaitu ondoren zabalik eta erabiltzeko moduan ditugu orain aste bete luze. Lehen egunak informatiboak izaten ari dira eta Udaltzain agenteak herritarroi hiriguneko konfigurazio berria nola geratu den eta nola erabili behar dugun adierazten ari zaizkigute. Hainbat gidari gara askotan seinale bertikalei erreparatu gabe gidatzen dugunak. Izan ere, gizakiok ohitura animaleak garela esan ohi da. Eta ohiturak aldatu beharra dugu, kasu honetan. Kaleon kontzeptu nahiz konfigurazio berriak aldaketak ekarri ditu berarekin eta moldatu egin beharko gara erabilera berrietara. Lehen aste honetan lankide agenteek ez dute isunik jartzen ez zigortzen, nahiz eta izan badiren, erabilera eta ordutegi berriak errepetatzen ez dituztenak. Lehen aste honetan ohartxo bat utzi izan digute auoaren prabrisan gaizki egiten ari garela ohartarazteko eta mesedez, arreta jartzeko eta erabilerak errespetatzeko. Probalekuko sarreran gontz edo pibote hidrauliko bat dago, zeina momentuz ez den erabiliko Herritarren Segurtasunerako alorraren ustez ermuarrok erantzukizunaz erabiliko dugu kalea, oinezkoentzako orduak errespetatuz, gehiegikeriarik egin gabe. Aldi batean horrela utziko eta probatuko dute, erabilera errespetatzen ez bada, eguneko ordu zehatz batzuetan kalea itxita utziz.
Zer dira “koexistentzia edo aldi bereko kaleak”?
Bote lasterrean emandako definizioaren arabera honakoa izan liteke: trafikoak bateratzen dituzten bideak, mugikortasun modu ezberdinak elkarbizitza paketsuan egotea ahalbidetzen dutenak. Kaleko espazioa modu zibilizatuan partekatzen da, kalean egotea posible eginez. Horrelako bide moten artean plataforma bakarrekoak ditugu eta woonerf deritzaten motakoak. Horien guztien ezaugarriak ondorengoak dira: plataforma bakarra, trafikoa baretu eta abiadura moteltzeko elementuak izaten dituzte: hiri altzariak, zuhaitzak, aparkalekuak, haurrentzako jolas tokiak, eta abar…
Egindako aldaketaren arrazoietako bat hori izan da, aldi bereko kalean oinezko eta pertsonei protagonismo handiagoa ematen baitzaie, horrek trafikoa erabat ezabatzea suposatu gabe. Espazio horretan pertsonen babes eta segurtasuna lehenetsi egiten dira, ibilgailuen zirkulazioaren kaltetan. Horregatik, espaloiak eta bidea altura berdinean jartzen dira, muga arkitektonikoak ezabatu egiten eta zorua ez da ohikoa, gidariok horretan sartzeaz bat konturatu gaitezen ezaugarri bereziko eta abiadura mugatuko zonaldean gaudela.
Gidari garen pertsona gehienak, izan ere, ez ditugu mugitzeko, aparkatzeko eta gure abiadurarekiko mugarik eduki nahi izaten. Baina, galde diezaiogun gure buruari, lanbide izan eta profesionalak direnez gain, egunean zenbat ordu gara gidari? Bat, bi, hiru… Eta eguneko gainerakoetan… oinezkoak gara, ezta? Hortaz, zer eredu babestu edo sustatu behar dugu administraziotik? Kotxeak lehenesten jarraitu behar al dugu edo herri abegitsuago eta seguruagoak gu guztiontzat –gidari nahiz oinezkoentzat- izaten ahalegindu behar gara?
Kontu hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak
Helburu behinena Ermua bizitzeko herri erakargarriagoa egitea da, non ermuarrak paseatu, erosi eta kalean egiten diren ohiko gauzak egin ahal izan dezagun, kezka edo arriskurik gabe.
Aldaketa behinenak Probaleku kalean ondorengoak dira:
- Probaleku kalearen hasieran VI. Mendeurrenekoarekin bat egiten duen ertzean, seiale bertikale bi jarri dira, eta horietan adierazten da Probaleku oinezkoentzat dela astelehenetik ostiralera arratseko 7etatik hurrengo eguneko goizeko 8ak bitartean. Eta baita larunbatetan, eguerdiko 12etatik aurrera.
- Oinezkoentzat izateak esan nahi du horiek, oinezko pertsonak erabateko lehentasuna dutela, automobilen zirkulazioaren gainetik. Trafikoa sartu eta pasatu ahal izango da abiadura oso motelean goizaldeko 8etatik arratseko 7etara bitartean. Eta larubatetan goizeko 8etatik eguerdiko 12ak bitartean. Erabilerak zama-lanak eta TAO dira.
- Erabilera berria dela eta, TAOren ordutegia aldatu egin da zama-lanetarako duen berbera ezarriz eta luzatuz arratseko 7ak artean.
- Arratsaldeko 7etatik eta larunbat eguerditik aurrera zirkulatzea debekaturik dago, taxi eta kaleko garajeetara doazen gidarientzat salbu. Kalea erabat libre eta autorik gabe izan behar da, ezarritako ordutegiaren ondoren.
- Probalekuko sarreran gontz edo pibote hidrauliko bat dago, zeina momentuz ez den erabiliko Herritarren Segurtasunerako alorraren ustez ermuarrok erantzukizunaz erabiliko dugu kalea, oinezkoentzako orduak errespetatuz, gehiegikeriarik egin gabe.
- Nolanahi ere, denbora pasatu ahala oinezkoentzako erabilera errespetatzen ez dela frogatzen bada, eguneko ordu zehatz batzuetan kalea itxita utziko da piboteaz baliatuz.
- Kalearen irisgarritasuna hobetze aldera, espaloietako piboteak eta taxien kokalekua mugatzen zutenak erretiratu egin ditugu. Horrek ez du inondik inora esan nahi, bertan kotxea utzi daitekeelarik, eta egiten duenari gogor zigortuko zaio, larrialdia edo osasun kontuak izaten direnean salbu.
- Momentuz, idi dematan erabiltzen zen harria dagoen gunean piboteak mantentzea erabaki dugu.
Jarraian pdf formatoan dagoen agiria uzten dizuegu, non ordenazio berriaren nondik norakoak eta egindako aldaketen zehaztasunak eta seinaleen kokapena jasotzen diren.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n