Ermuak trebatze tailerra hartuko du emakumezkoek egindako zine arabiarraren 4. karabanaren baitan

28.05.15
Berdintasuna

Datorren astean Emakumeek egindako Zine arabiarraren 4. Karabana gauzatuko da Bilbon. Ekimenari jarri zaion titulua ‘Zinegileen artean’ da eta astelehenetik ostiralera bitartean gauzatuko da. Proiekzioak egongo dira bazkalostean, arratsaldean eta gauean Golem Zineetan eta Azkuna Zentroan. Ikusle orokorrek 3 euro ordaindu beharko dugu sarrerarengatik. Programan jasotzen denez, “Munduan barrena Garapenerako Komunikazioarekin erlazionatutako ekimenak bultzatu eta gizarteak lotzeko beharrak akuilatuta, orain 4 urte sortu genuen Kultura, Communication y Desarrollo “KCD” GGKEaren eta Kairoko Emakumezkoek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmena. “Zinegileen artean”, emakumeek egindako zinema arabiarraren karabana itun horren parte da, eta honakoan Kairo (Egipto), Managua (Nikaragua), Oaxaka (Mexiko) eta Bilbon izan du egoitza”.

Aurrerago eransten du “Hala ere, karabanak ez ditu soilik emakumezkoek kontaturiko istorio onak, elkarren artetik hain urruti dauden El Cairo (Egipto), Managua (Nikaragua), Oaxaca (Mexiko) edo Bilbao herrietara garraiatzen, baizik eta baita “Mujeres en Correspondencia” tailerra ere. Tailer horrek emakumezkoak ikus-entzunezko tresnetan ahalduntzea du xede, eta honako karabana Ermuko Emakumearen Topagunean egingo da. Aipatu tailerra ekainaren 8tik 11ra bitartean –biak barne- gauzatuko da eta 16 orduko iraupena izango du. Ikus-entzunezko alorrean ezagutzarik ez duten 18 urtetik aurrerako emakume guztientzat dago zuzendua. Ordutegia lau egunetan berbera izango da, arratseko lauetatik iluntzeko zortzietara. Hezitzailea Amal Ramsis izando da, zeinak "La estela de la mariposa" tituluko lana aurkeztuko duen. Parte-hartzaileek errealizazio-oinarri minimoak ikasiko dituzte. Eta minutu bateko luzapena izango duen laburmetraia prestatu beharko dute, aurtengo gaia “gehiegikeriak” delarik. Tailerra doakoa da. Izen.emateak hasita daude. Animatu.

Tailerra “Entre Cineastas” elkarteak eta Egiptoko Klaketa Arabe ekoiztetxeak emango dute, Kataluniako Drac Magic eta “Red Trama” emakumezkoek eginiko zinema, bideo eta multimedia jaialdi eta erakustaldien koordinakundearen lankidetzaz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du