Errotabarri jubenilak Bizkaiko koparen finala jokatuko dute igandean Laudion

29.05.15
Kirolak

Errotabarri Eskubaloia taldeko jubenil neskek Bizkaiko Koparen finaleko partida jokatuko dute asteburu honetan. Ermuarrek aurrean Barakaldoko Zuazo taldeko jokalariek edukiko dituzte. Partida igandean jokatuko da Laudioko La Granja kiroldegian, goizeko 11 eta erdietatik aurrera. Norgehiagoko interesgarria izango da, emaitza zabalik dagoelako eta bi taldeek irabazi dezaketelako, gauzatzeko gauza izaten diren jokoaren arabera. Bi taldeak asko ezagutzen dute elkar, Euskal Ligan asko jokatu baitute nor baino nor. Gehienetan barakaldokoak nagusitu diren arren, parekotasuna ezaugarri nagusia izaten da. Horren lekuko, aurtengo lauren arteko partidan ermuarrak amore eman zutela tanto bakar batengatik, 18.19 bukatu baitzuten. Ea ermuarrak egun ona izan eta partida ona egiteko gauza diren, sariaz amaiera emateko aurtengo denboraldiari.

Bi taldeek finalerako sailkatu dira bina talde mendean hartu eta gero, ligaxka jokatu eta joan etorriko partidak jokatu ostean. Errotabarrikoek sailkatzeko San Adrianeko bilbotarrei gailendu zaizkie. Aldiz, Barakaldoko Zuaziok Ath. Basauri mendean hartu du.

Mikel Martin eibartarrak entrenatzen dituen neskak denboraldia loratzeko eta sari bat eskuratzeko aukera izango dute. Kanpaina intentsua izan da eta ondo lehiatu dira denboraldian zehar. Euskal Ligan hirugarren postuan amaitu dute, Kukullaga taldearekin 22 puntura berdinduta, baina gol bat gutxiagorekin. Lau talderen arteko finalean ere hirugarren amaitu zutenez, Espainiako txapelketarako sailkapen edo sektore fasea jokatzeko aukera izan dute, horretarako La Roca del Vallés herrian izan direlarik apirileko azken aurreko asteburuan.

Taldeko jokalari dira Sara Garrido, Alaitz Fernández, Leire Gorritxategi, Amaia Sangroniz, Maialen Quilez, Janire Goenaga, Ane Erauskin, Ainhoa Piñeiro, Cristina Vivar, Anne Tejada, Mirene Moreno, Nekane Rekalde eta Ane Ruíz. Lehen entrenatzailea Mikel Martín da, atezainena Josean Fernández de Aránguiz eta delegatuak Fermín Sangroniz eta Alberto Vivar.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan