‘Etorkizuna diseinatzeko’ tailerra

29.05.15
Udal Liburutegia

Lan bila dabiltzan 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat

Toki-garapeneko Alorrak, Egizu!rekin eta udal Liburutegiarekin laguntzaz gaur egungo lan mundurako gaitasunei buruz aztertu, eztabaidatu eta lan egiteko tailerra antolatu du, ikuspuntu teorikoa jorratuko da, baina batez ere ikuspuntu praktiko landuko. Tailerra 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendua dago. Lan munduan gertatuko diren aldaketa handiak mintzagai izango, adimen soziala, pentsamendu kritikoa edo sormena aztertuko dira besteak beste.

Alde praktikoan eduki desberdinak landuko dira: nola egokitu gaitasun pertsonalak lan mundu aldakorrera, itxaropen-gogobetetzea harremana, nola aurre egin lan elkarrizketa bati eta bereiztu gainontzekoengandik edo nola partekatu ikasitakoa eta bere ezarpena.

Tailerrak 4 orduko iraupena du eta bi egunetan egingo da, Liburutegian, ekainaren 22an eta 23an, astelehen eta asteartea 11:00etatik 13:00etara Liburutegian.

Interesa baduzu, izena eman Liburutegian ekainaren 1etik 19ra (biblioteca@udalermua.net edo 943179212). Plaza mugatuak (gehienez 16 pertsona).

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.