Kirolaren ateak zabalik eguna Bizkaian, igandean ospatuko
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiak, "Kirolari ateak zabalik" jaia antolatu du beste urte batez, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal batzuekin batera. Aurtengoa XI. edizioa da. Ermuko erakustaldian ikusi ahal izango ditugun kirol jarduerak guztira bost izango dira, Udal Kirol Erakundearen eta herriko kirol kluben elkarlanari esker. Horien artean eta, besteak beste, eskubaloia, atletismoko jolasak, txirrindularitzako abilezia zirkuitua, ur-jolasak edo lerro-patinekin irristaketa izango dira. Jarduerari hasiera emango zaio goizeko 11etan eta arratsaldeko ordu 1etan bukatuko. Erakustaldian erabaliko diren instalazioak Betiondo eta udal kiroldegia dira.
Jaiak jolas-izaera edo sena dauka, eta herritar guztiek parte har dezakete; izan ere, jarduerak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabera egokituta baitaude (ezintasuna duten adinekoak, familiak helduak, eskola-umeak, eta abar). Kirol jaiak jarduera fisikoa parte hartzen duten udalerrietako kirol instalazio, plaza, kale eta bestelako espazioetara darama, non mota guztietako jarduerak egiten batira.
Kirola integratzeko eta hezteko tresna da, erreminta osasungarria eta pizgarria. Kamisetak, freskagarriak eta hainbat opari banatuko dira parte-hartzaile guztien artean.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira