Ermuarrok zabalik dugu Ongarain ur-jolastoki zonalde berria

05.06.15
Abisuak eta matxurak

Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia jada zabalik dugu atzotik ermuarrok. Egutegiaren arabera uda urtaroa hasteko egun gutxi batzuk falta badira ere, ekainaren lauko ostegunean -atzo- martxan jarri eta ireki zen instalazioa jendearentzat. Izan ere, ezin egun aproposago bat aukeratu, termometroa atzo -eguzkitan- hogeita hamabost gradutara iritsi baitzen. Eguraldi eguzkitsu eta beroa beraz, nahiz eta ez duen askorik iraun. Gaur goiza polito egon bada eta eguzkia berotzen hasi bada erem, eguerdian hodeiak nagusitu dira, zerua estaliz. Arratsaldean, herria lainopean dugu, haizea ere agertu izan delarik, giroa freskotuz. Ekipamendua HPC Ibérica enpresak eraiki du. Proiektuaren kostua 382.319 euro izan dira, BEZ barne.

Ur-jolastoki berri hori Ongarai auzoan dugu, Betindon hain zuzen ere, erabilera zehatzik ez zuen eremuan, ur biltegitik hurbil, ikastetxeen ortuaren alboan eta skate pistaren zonaldean. Eremuan hirurehun metro karratu ditu, gutxi gorabehera, eta urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu (kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura biltzen eta ondoren kulunkaz irauli egiten duen ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena modu ikusgarrian). Jolas eremuak 45 x 25 metroko tamaina du eta jolasean bustitzekoa 21 x 15 metrokoa da, beste forma irregularreko hainbat dituelarik, guztira mila berrehun eta hirurogeita bost metroko azalera izanik guztira.

Eremuan belar artifizialeko gunea ere badago, bankuan eta paper ontziak ere jada ipinita daudelarik. Eta komuna ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri