Astelehenean irekiko dugu doako Campus teknologikoan parte hartzeko aurre izen ematea

05.06.15
Ekonomi Sustapena

Udal Toki-garapen alorrak doako teknologi campusa herriko ikasleentzat prest du. Ekimena Ermuan ditugun LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko ikastegietako ikasleentzat izango da. Astelehenean irekiko dugu aldez aurretik izena emateko epea. Alorrak informazio oharra pretatu du eta iragarki-ohol digitalean eseki, gu guztion ezagutzarako. Horrekin bat egitarau zehatzaren berri ematen du eta baita izena emateko eredu edo fitxa. Campusaren helburua herriko gazteak industria nahiz teknologi berrietara hurbilpena egin dezatela. Campusak bi aste iraungo ditu –ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean, biak barne- goizeko ordutegia izango eta, batez ere, Izarra Centre eraikinean gauzatuko da. Ikasle gazteek asmatzeko eta sortzeko duten ahalmen edo gaitasuna garatzeko aukera izango dute eta, baita gurean ditugun hiru enpresa garrantzitsuk planteatzen dizkieten erronkentzat konponbideak proposatzeko ere. Aipatu enpresak Orbea, Rehabe eta Spara dira, campusa aurrera ateratzeko laguntzaile izango direnak, hain zuzen ere. Bi aste horietan industrian erabiltzen diren tresnak ezagutu ahal izango dira, 3D-tako inpresioa, diseinua, prototipoak, sormen kolaboratzailea, aplikazio multimediak, berrikuntza eta bestelako hainbat aspektu modu dibertigarri eta pedagogikoan. Enpresek planteatzen dizkieten erronkentzat ematen dituzten konponbide onenek saria jasoko dute.

Eusko Jaurlaritzak campus diruz lagunduko du, gazteen artean ekintzailearen filosofia sustatu nahi duelako, dugun industri ehunera hurbildu eta hori modu dibertigarrian ezagutu eta harremanetan hasterik izan dezaten, planteatuko zaizkien erronkak erantsitako balio bat gehiago izanik. Campusak, esan bezala, bi aste hartuko ditu, bere osagai nagusiak izango direlarik jarduerak eta dibertsioa. Jarduerak Toki-garapen alorreko eraikinetan nahiz kanpoan gauzatuko dituzte, hainbat txango autobusez aurreikusita baitaude.

Aldez aurreko izen ematea datorren astelehenean zabalduko da -ekainaren 8an- eta hilaren 25eko ostegunean itxiko. Dauden plazak izen-emateak hurrenkera ordenari jarraituta beteko dira. Izen-ematea Abiapuntu bulegoan egin ahal izango da astelehenetik hasita, goizeko 8ak eta laurdenetatik arratsaldeko 3etara bitartean. Argibide gehiago nahi izanez gero deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena