Korporazio berriaren eraketa prestatzeko lanetan
2015eko maiatzaren 24an Udal hauteskundeak egin eta hogei egunetara, hau da, 2015eko ekainaren 13ko larunbatean Korporazio berriak osatzeko prozesuari hasiera emango zaio.
Emaitza orokorra
Bozketa izan eta hiru egunetara, dagokion Hauteskunde-Batzordeak, gure kasuan, Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak zenbaketa orokorra egingo du, hau da, funtsean, Hauteskunde Mahaietako dokumentazioa gordetzen duten gutun-azal guztiak zabalduko ditu.
Zenbaketa egiten den bitartean, Hauteskunde batzordeak ezin du baliogabetu ez aktarik, ez eta botorik ere; eztabaidarik gabe, hauteskunde mahaiek igorritako akten arabera onartutako botoen batuketa egiaztatuko du.
Zenbaketa, hauteskundeak izan eta ondorengo sei egunetan baino ezin da luzatu.
Hautatutako zinegotziak aldarrikatzea
Hautagaitzetako ordezkariek erreklamazioak eta kexak aurkezteko egun bateko epea dute. Hauteskunde Batzordeak bi eguneko epean horien gaineko ebazpena egingo du. Eta, hauteskundeak izan eta hamalaugarren eguna baino lehenago hautatutako pertsonen aldarrikapena egingo da.
Ostean, Hauteskunde Batzordeak Udalari hautatutako pertsonen aldarrikatze-akta igorriko dio eta euren aldarrikapenerako egiaztatze agiriak egingo ditu.
Bateraezintasuneko, jardueretako eta ondare-ondasunetako adierazpena.
Une horretatik aurrera, Korporazio berriko kide guztiei, kargua hartu aurretik, bateraezintasuneko, jarduera pribatuetako eta daukaten ondare guztien adierazpena egitea eskatuko zaie.
Adierazpen hori aurkezteko betebeharra ez betetzea ez luke ekarriko zinegotzia ezin izatea, baizik eta karguari dagozkion funtzioak betetzeko debekua, hots, Udal Gobernuko organoetan ezin parte hartzea.
Zinegotziek aurkeztuko duten bateraezintasuneko, jardueretako eta ondare-ondasunetako adierazpenak Udal Web gunean argitaratuko dira, Udal kudeaketan gardentasuna sustatzearen mesedetan.
Korporazio berria osatzea
Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, korporazio berria hauteskundeak egin eta hogei egunetara ekitaldi publikoan osatu behar da. Aldarrikatzearen kontrako hauteskunde errekurtso kontentzioso batean hautatutako zinegotziak egonez gero, berriz, korporazioa hauteskundeak izan eta berrogei egunetara osatuko da.
Gure udalerrian. hautatutako zinegotziak aldarrikatzearen kontrarik egin ez denez, korporazio berria Udal Hauteskundeak izan eta hogei egunetara osatuko da, hau da, 2015eko ekainaren 13ko larunbatean.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian