Gaua Zabalik ekimenaren V. edizioak Kabaret mundura egingo du jauzi larunbatean
Ermuko hogei merkataritza-saltegitik gora zabalik izango dira larunbatean, ekainaren 13an, gaueko 22:00etatik goizeko 1:30era artean, euren bezeroak zerbitzu, promozio eta eskaintza bereziekin harrituta uzteko. Horretarako, herriko kaleak, dendak eta tabernak Kabaretez jantziko dira.
Gaua Zabalik merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko ekimen bat da, produktuak eta zerbitzuak modu original eta ezberdinean eskainiz. Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren laguntzarekin.
Salmentak piztu asmoz, larunbat gauean zerbait erosten duten bezeroei txartel bana emango zaie euren datuak idazteko, eta 2:00etan, 220 euroko erosketa-txartel bat zozketatuko da Orbe Kardinala plazan.
Erosteaz, aisiaz eta kulturaz gozatzeko aukera izanen dugu Gaua Zabalik V. edizioan
Gaua Zabalik 20:00etan hasiko da, Gastronomi Jardunaldien asteari amaiera emateko antolatu diren jarduerekin lotuz. Ordu horretatik aurrera, eta goizeko 2:00ak arte, “Moulin Bleu” chill out-terraza eta “Chill Out Cabaret”-a izango dira Orbe Kardinalaren plazan eta Probalekun. Bertan, “lounge session” bat, gin-tonic erakusketa eta koktel-dastaketa egongo dira gau atsegin batez gozatu ahal izateko.
20:30etan Kabareta hasiko da malabareekin eta musikarekin, eta jarraian, 22:30etik aurrera, hankaluzeen kalejira izango da herriko kaleetan zehar. Gainera, Ermuko Sutegi Antzerki Taldeak kale-antzerki emanaldiak egingo ditu gau osoan zehar, txikien nahiz handien gozamenerako.
Haurrentzako guneak ere ez dira faltako larunbat honetan. Torrekua kalean doako ludoteka izango da 21:30etik 23:30era, txikientzako jolas eta tailerrekin. Gainera, 21:30etik 00:30era hiru-gune ezberdin izango dira haurrentzat: ludoteka puzgarria Goiko parkean (VI Mendeurrena kalean), trebetasun jolasak Patakonia zeharbidean eta pedalezko karts-en pista Valdespina Markesa kalean.
Gaua Zabalik Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez jarraitu ahal izango da, eta berri guztiek #ermuanocheabierta traola eramango dute.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan