Mugartea elkarteak XXII. Pintura lehiaketa deitu du

11.06.15
Gizartea

Mugartea elkarteak antolatuta, XXII. Pintura Lehiaketa izango da igandean, ekainaren 14an, Ermuko kaleetan. Hirigunea izango da artistek landu beharreko gai nagusia, eta nahi duen edonork du parte hartzeko aukera. Guztira, 2.700 euro banatuko dira saritan, baita zortzi margotzeko tresna sorta ere, parte-hartzaile gaztetxoentzat.

Izen-ematea egunean bertan egingo da, 9:00etatik 11:00etara, Lobiano Jauregian, eta artistek erabiliko dituzten euskarriak zigilatuko dira. Bakoitzak nahi duen teknika erabili ahal izango du, eta obrak entregatzeko epea 14:00etan amaituko da. Behin lana amaituta, 14:30ean antolatzaileek bazkaria eskainiko diete parte-hartzaileei.

Epaimahaiak irabazleak hautatu ostean, sariak 18:00etatik aurrera banatuko dira, eta erabakiak ezingo dira apelatu.

Hamabost sari banatuko dira

Lehiaketako irabazleak 600 euroko dirusaria jasoko du, bigarrenak 450 eurokoa eta hirugarrenak, aldiz, 250 eurokoa. Bi Accesit ere banatuko dira, 150 eurokoa bakoitza, eta margotzeko materiala biltzen duten zortzi sari izango dira parte-hartzaile gazteenentzat.

Herriko artistentzat kategoria berezi bat egongo da, eta bertan lehen postua lortzen duenak 250 euro jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 120.

Saritutako obrak Mugartea elkartearen esku geldituko dira. Gainontzekoak, aldiz, epaimahaiak erabakia publikatu eta ordubete geroago jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.