2015eko Santixauetako kartel lehiaketak jada badu irabazlea

12.06.15
Kultura eta Gazteria

Lucas Fernandez Calvo artista toledoarraren “Santixauak, ura eta filigrana” obra izango da aurtengo Ermuko jaietako kartela. Halaxe erabaki du kartel lehiaketako epaimahaiak.

Guztira, 26 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak, eta Arte Ederretako profesional talde batek osatu du epaimahaia. Haiek arduratu dira proposamen guztien artetik  lehen aukeraketa egiteaz Jai Batzordera altxatuz, azkenik Batzorde horretan garailea aukeratu duelarik. Saritutako kartela aurtengo jaietako programaren portadan izango da; sortzaileak, aldiz, 600 euroko dirusaria jasoko du.

Lucas Fernandez Calvoren obra ordenagailuz eginda dago, eta urdinez eta laranjaz jaien izena erakusten digu, I hizkia jaietako suziri batez ordezkatuta. Kartelaren beheko aldetik gora, ezkerraldetik hasita, kolore anitzetako dozenaka serpentina ikus daitezke.

Santiagoko Herriko Jaiak uztailaren 24 eta 27 bitartean izango dira, eta ekitaldi aniztasuna, herritarren partaidetza eta txarangek ezartzen duten kolore berezia izaten dira festen ezaugarri nagusiak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu