Mota guztietako ekintzaz beterik dator larunbata

12.06.15
Gizartea

Ermuko XV. Jardunaldi Gastronomikoak izango dira larunbat honetan, ekainak 13, hirigunean ospatuko diren ekitaldi anitzen buru.

Orbe Kardinala plaza izango da eguneko gunerik garrantzitsuena. Bertan, 10:00etatik aurrera, Lambretten eta Vespen lehen kontzentrazio gastronomikoa izango da, Eibarko Club Lambrettak antolatuta. Ordubete geroago hasiko da Feria Gastronomikoa, eta 14:30ak arte, mota ezberdinetako ardoak, sagardoa, txakolina, olioa, perretxikoak, gazta eta abar dastatu ahal izango dira.

“Batzen gaituena…” lelopean, Lobiano Elkarte Gastronomikoak paella solidarioa antolatuko du 15:00etan. Helburua egoera zailean dauden familiei lagundu ahal izateko dirua biltzea da. 4 euroren truke, 1000 razio inguru banatuko dira.

Arratsaldean, 18:30etik aurrera, binakako bakailao txapelketa jokatuko da; ordu erdi geroago, txistorrada herrikoiak Ermuko gastronomiaren jaiari amaiera emango dio.

Kanpaina solidarioa

Gastronomiaz gain, solidaritatea ere puntu garrantzitsua izango da larunbatean. Eugenia Epaltza Fundazioak antolatuta, “Mójate – Busti Zaitez” kanpainaren berri emango da 9:00etatik 14:00etara Orbe Kardinala plazan. Helburua Esklerosi Anizkoitza ezagutara eramatea da.

Esklerosi Anizkoitza gaixotasun neurologiko bat da, heldu gazteengan agertu ohi dena. Jatorria eta osabidea ezezagunak dira oraindik, baina ikerketak aurrera darrai. Gaixotasunaren eboluzioa ere oso aldakorra da kasu batetik bestera.

Gaua Zabalik

Egunari amaiera egokia emateko, Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak Gaua Zabalik ospatuko du, herriko dendak 22:30etik 01:30era zabalik mantenduz. Tarte horretan, bezeroek deskontu, promozio eta opari bereziak jasotzeko aukera izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan