Euskara eta herritarren arteko harremanak ardatz larunbatean, Ermuko II. Mintzodromoan

15.06.15
Euskara

Iazko lehen edizio arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere Mintzodromoa. Ekainaren 20an, larunbata, 13:00etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz jardutea eta euskaldun sarea trinkotzea izango da.

Metodologia oso sinplea da: bost-sei laguneko taldeetan banatuta, parte-hartzaileek hamabost minutuko tartea izango dute antolatzaileek proposatutako gaiez euskara hutsean mintzatzeko. Behin denbora hori pasatuta, talde berriak osatuko dira, eta hurrengo gaiari helduko diete. Hiru dira antolatzaileek aurtengo ediziorako prestatu dituzten mintzagaiak: kirurgia estetikoa, herriko alkatearen paperean jartzea eta sare sozialen eragina.

Ekimenak irauten duen bitartean, Gazte Asanbladako kideen laguntzaz, zenbait edari banatuko dira, lagun arteko giro alai eta osasuntsuari laguntzeko.

Aurten ere erantzuna iaz bezalakoa edo hobea izatea espero dute antolatzaileek, ia ehun pertsona bildu baitziren. Lana errazte aldera, parte-hartzaileei aldez aurretik izena ematea eskatzen zaie. Horretarako, euskaltegietara, Euskal Birusera edo Euskara sailera jo edo mezu elektronikoa bidali daiteke. Honakoak dira telefono eta helbideak:

Udal Euskaltegia: 943 170 925, euskaltegia@udalermua.net

Kaltxango AEK: 943 171 940, kaltxango@aek.org

Euskal Birusa: 943 179 350 euskalbirusa@gmail.com

Berbalagun: 639 414 205, ermua_berba@aek.org

Euskara Saila: 945 179 147, euskara@udalermua.net

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik