Mailaz igo diren Ermua K.Earen kadete eta jubenilei harrera egin die Udalbatzak

15.06.15
Kirolak

Ermua K.E.aren talde bik mailaz igo dute –jubenilak eta kadeteak- amaitu berri dugun 2014-2015 denboraldian. Horregatik, Totorika alkateak, Kirol, Kultura eta Gazteria alorretako Miguel Ledesma eta Lorena Lopez zinegotziek, hurrenez hurren, ostiral arratsean harrera egin zieten futbolariei, entrenatzaile, laguntzaile eta Zuzendaritza Batzordekideei Udalbatzaren izenean. Ekitaldia txiki geratu zen Udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egin zen, bertara jokalarien familiako kide, eta zaletu hainbat ere hurbildu baitziren zorionak emateko.

Jubenilak mugarri berri bat utzi dute elkartean, Euskal Ligarako txartela lortzean, inoiz lortu gabekoa baitzen hori, hortaz datorren denboraldian estreinakoz izango da maila horretan Ermua. K.Earen talde bat. Kadeteak ere oso denboraldi borobila egin dute, emaitza onak lortzeaz gain Ohorezko mailan sartu baitira. Alkateak harrera egin, ongi etorria eman eta zorionak eman zizkien guztiei. Agintariak pozik agertu zuen herrian dugun oinarrizko kirolak bere emaitzak eman izanagatik. Elkarteko presidenteak, Inigo Izagirrek, ekitaldia bildutakoei hitz egiteko aprobetxatu zuen “lortutako emaitzak kide guztien lan eta ahaleginaren fruitu direla gogorarazteko eta jokalariak lorpen horren aurpegia badira ere, ezin ditugula ahantzi zeharka beren ekarpena egin duten guztiak”. Fran eta Xabi taldeko entrenatzaileek ere hitza hartu zuten, “talde izaera eta horren ahalegina azpimarratu zuten, banakoa eta bere ekarpena horretan biltzen direlako”.

Udaletxean egindako ekitaldian opariak elkartrukatu zituzten herriko ordezkariak eta kirol elkartekideak. Alkateak Ermua K.E.aren Zuzendaritza Batzordeari beren lana eskertu zien plaka oroigarri bat emanez eta jokalari bakoitzari bigarren bat eta herrian dugun ‘Rehabe’ enpresaren erabilera anitzeko ‘Aitor’ labana banatuz. Ermua K.E.koek, aldiz, boligrafo bana oparitu zieten herriko ordezkariei, diru-laguntza eta ordainketa aginduak sinatzeko erabil dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira