Koexistentzia kaleak: Probaleku Zeharbidean egindako aldaketak

16.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Hirigunean Probaleku, Valdespina Markesa eta Izelaieta kaleak birmoldatu eta koexistentzia izaerara pasatzeak hainbat aldaketa ekarri ditu horiek erabiltzeko moduan, gu guztioi eragiten gaituztenak. Horregatik, erabiltzaile garenez gero, koexistentzia zonalde horiek zehatz-mehatz nola geratu diren ezagutzea komenigarria zaigu, kaleak egoki erabil eta goza ditzagun.

Zer dira “koexistentzia edo aldi bereko kaleak”?

Bote lasterrean emandako definizioaren arabera honakoa izan liteke: trafikoak bateratzen dituzten bideak, mugikortasun modu ezberdinak elkarbizitza paketsuan egotea ahalbidetzen dutenak. Kaleko espazioa modu zibilizatuan partekatzen da, kalean egotea posible eginez. Horrelako bide moten artean plataforma bakarrekoak ditugu eta woonerf deritzaten motakoak. Horien guztien ezaugarriak ondorengoak dira: plataforma bakarra, trafikoa baretu eta abiadura moteltzeko elementuak izaten dituzte: hiri altzariak, zuhaitzak, aparkalekuak, haurrentzako jolas tokiak, eta abar…

Probaleku Zeharbidean kontu hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak

Probaleku Zeharbidea puntu beltza izan dugu herriko bide segurtasunari dagokionean, kale oso hestua, trafikoarentzat irteerarik gabekoa eta malda duena baita. Ezkerraldean –hasieran eta erdian- garaje komunitarioen erabiltzaileentzako sartu-irteera bi ditugu eta, eskumakoan, etxebizitzetara sartzeko portale hainbat eta merkataritza denda eta tabernak. Garajeetako erabiltzaileek sartu eta irteterik izan zezaten piboteak jarri genituen, bataren eta bestearen arteko zatian inork aparkatu ez zezan, kalea hain estua izanik ez zutelako sarrera eta irteerarako maniobra egin.

Probaleku Zeharbide horretan hainbat portale daude eta horietan minusbaliatua den pertsona bana eta edadeko hainbat bizi dira, horiek aldizka osasun zerbitzuen beharra izanen dutelarik. Osasun zerbitzuak ezin izaten dutela sarri portaletaraino sartu, bigarren lerroan utzitako autoak aurkitzen baitituzte hainbatean, kalearen bukaera arteko espazio osoa okupatua izanik. Horrelakoetan, bizilaguna kalearen hasieraraino eraman behar izaten da anbulantziak eraman ahal izateko. Horrelakoetan, bizilagunen kexa jaso izaten dugu.

Orain arte autoak modu irregularrean lagatzea onartu dugu

Orain arte bigarren garajetik barrurago autoak modu irregularrean lagatzea onartu dugu, bi kotxe besterik ez baitira kabitzen, malda eta desnibel handia duen kale horretan. Izan ere, malda izateari aurre egiteko eskailerak erabili dira eskumako portaletara eta establezimenduetara iristeko eta, horregatik, hain zuzen ere premiazkoa dugu bide hori autorik gabe libre izatea, haur gurditxoak, gurpil-aulkiak, kamilak edo erosketa gurditxoa beterik dakarren pertsona pasatzerik izan dezan.

Probaleku Zeharbidearen amaieran autoak aparkatzen laga izanak, bertako portal eta etxebizitzetan bizi diren bizilagun guztientzat deseroso eta oztopo izateaz gain, beste arrisku bat ere badakar berarekin, esaterako, sutea izaten bada eta suhiltzaileen kamioia bertara sartu behar duenean. Legez kanpo autoak bertan edukiz gero, kamioa ez litzateke sartuko.

Jada, autoen zirkulazioa galarazita dago-, garaje, zerbitzu publiko edo baimendutakoentzat izan ezik

Ondorioz, jada, galarazita geratu da autoen zirkulazioa garaje, zerbitzu publiko edo baimendutakoentzat izan ezik. Eta Probaleku Zeharbidean aparkatzea debekatua dago, bertako guztien segurtasuna areagotze aldera. Jakin badakigu, bi aparkaleku ezabatzen ditugula, baina zonaldearen segurtasunak gora egiten du edozein gorabehrari aurre egin ahal izango diogularik (mugikortasun arazoak dituen edo gaixorik dagoen pertsona), orden publikoa ez errespetatzea edo kalean borrokatzea, edo larrialdiei erantzutea (sutea, larrialdietako ibilgailuez sartzea, eta abar…)

Kalearen sarreran seinalea jarri dugu, non irteerarik ez duela eta horretan zirkulazioa debekatua dagoela adierazten duen. Salbuespena garajeetara doazenak, zerbitzu publikokoak edo baimendutakoak izanik.

Kalean dauden establezimenduentzako zama-lanak, Probalekun horretarako dugun espaziotik egin beharko dira, kasu guztietan.

Erabakia aski ezaguna izan eta egonkortzen denean Probaleku zeharbideko piboteak erretiratu egingo ditugu, hiri-altzari izan arren hirigintza oztopo direla badakigulako irisgarritasunari dagokionean.

Jarraian pdf formatoan dagoen agiria uzten dizuegu, non ordenazio berriaren nondik norakoak eta egindako aldaketen zehaztasunak eta seinaleen kokapena jasotzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan