Ermuko Udalak teknologia berrien inguruko ikastaroa eskainiko du autonomoentzat eta saltoki txikientzat
Dispositibo mugikorrei ahalik eta zuku gehien ateratzea izango da Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuko duen ikastaroaren xedeetako bat. Uztailean izango da kurtsoa, eta langile autonomoei eta denda txikietako saltzaileei zuzenduta egongo da.
Toki-Garapeneko Alorrak prestatutako tailerrak teknologia berriak erabiltzen lagunduko die saltzaileei, batez ere, teknologia mugikorrak. Helburu nagusia aparatu mugikorren potentzial osoa aprobetxatzea da, denbora, dirua eta energia aurreztu eta eguneroko lanak arintzeko.
Mikroenpresentzako Inplantalari Programaren barnean kokatzen da ikastaroa, eta uztailaren 13an eta 15ean izango da Enpresak Prestatu eta Sustatzeko Izarra Zentroan. Sesio bakoitza bi ordu ingurukoa izango da, 14:15etik 16:30era.
Integrazioa, gakoa
Teknologia berriak oso garrantzitsuak izan daitezke negozio txikientzat, euren zerbitzuen kalitatea hobetu eta bezero gehiago lortzeko. Izan ere, erabiltzeko errazak dira, eta gehienak, gainera, doakoak. Lehen pausoa mesfidantza gainditzea da, eta erreminta horiek egunerokotasunean modu naturalean integratzea.
Ikastaroan azalduko diren puntuetako batzuk dira honakoak:
- Erantzun azkarreko kodeak erabiltzea mugikorretik datuetara, webera edo kontaktuetara arin sartzeko
- Edozein lekutatik informatuta egoteko aukera ezberdinak ezagutzea
- Dispositiboa Internetera konektatzeko puntu gisa erabiltzea
- Gailu guztietatik hitzorduak sinkronizatzea eta eginbeharrak kudeatzea
- Informazioa hodeian gorde eta partekatzea eta gailu guztiekin sinkronizatzea
- Mugikorretik urruneko ordenagailura sartzea
- Dokumentuak eskaneatu eta mugikorretik modu digitalean sinatzea
Ikastaroan parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Ermuko Udaleko Toki-Garapeneko Alorrera jo dezakete, 943 17 90 18 telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz honako helbide honetara: jportugal@udalermua.net.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena