Guztiok odola eman dezagun deialdia zabaldu da
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du biharko egunerako, ekainaren 18ko ostegunerako. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.
Euskadiko Odol-emaileen elkarteak eta osakidetzako Trabsfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroak (TGEEZ) deia orokorra egin dute pertsona guztiak odola ematera joan gaitezen. Kaleratu duten oharrean diotenez, odol-erretserbak jaitsi egin dira eta ez da batere komenigarria, udal hainbat premia eta behar izaten direlako gure ospitaletan.
Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezu batzuk jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartel berriak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan