Taldeko bigarren “ibilaldi osasungarria” izango da bihar

17.06.15
Kirolak

Pasatu den astean hasitako “Ibilaldi Osasungarriak” ekimenak jarraipena izango du bihar, ekainak 18, goizeko 10:00etatik aurrera.

Ostegunean Zubiaurretik Sallabentera egindako paseoaren ostean, parte-hartzaileak puntu beretik abiatuko dira bihar ere. Oraingoan, Karabiaga izango da jomuga, eta bertan buelta hartu eta gero, San Pelaio plazan amaituko da ibilaldia. Guztira, 3.810 metro izango ditu paseoak, eta 11:30ak ingururako amaituko dela uste da. Parte-hartzaile guztiak San Pelaio plazako kioskora iristen direnean, hamaiketako osasungarri bat zerbitzatuko zaie.

Beti bezala, parte-hartzea askea eta doakoa da. Gainera, oinezkoen segurtasuna bermatuta dago, Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntuko kirol teknikariekin eta Osakidetzako langileekin batera burutuko baitira ibilaldiak.

Ermua Mugi! programaren helburua bizitza-ohitura osasungarriak eta bizitza-estilo aktiboa sustatzea da, herritar guztiok egunero jarduera fisikoa egin eta gure bizi-kalitatea hobetzearen aldeko ekintzak antolatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira