Koexistentzia kaleak: Zubiaurre eta Konbentukoan egindako aldaketak

18.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Hirigunean Probaleku, Valdespina Markesa eta Izelaieta kaleak birmoldatu eta koexistentzia izaerara pasatzeak hainbat aldaketa ekarri ditu horiek erabiltzeko moduan, gu guztioi eragiten gaituztenak. Horregatik, erabiltzaile garenez gero, koexistentzia zonalde horiek zehatz-mehatz nola geratu diren ezagutzea komenigarria zaigu, kaleak egoki erabil eta goza ditzagun.

Zer dira “koexistentzia edo aldi bereko kaleak”?

Bote lasterrean emandako definizioaren arabera honakoa izan liteke: trafikoak bateratzen dituzten bideak, mugikortasun modu ezberdinak elkarbizitza paketsuan egotea ahalbidetzen dutenak. Kaleko espazioa modu zibilizatuan partekatzen da, kalean egotea posible eginez. Horrelako bide moten artean plataforma bakarrekoak ditugu eta woonerf deritzaten motakoak. Horien guztien ezaugarriak ondorengoak dira: plataforma bakarra, trafikoa baretu eta abiadura moteltzeko elementuak izaten dituzte: hiri altzariak, zuhaitzak, aparkalekuak, haurrentzako jolas tokiak, eta abar…

Zubiaurre 2-4an kontu hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak

Zubiaurre kalean eta 2-4 etxebizitzak hartzen dituen tartean seinale berria jarri dugu, non ezkerretara joatea galarazita dagoela adierazten dugun, Valdespina Markesa oinezkoentzako delako. Nahiz eta baimendutakoek eta Konbentukoan zama-lanak egitera doazenek baduten pasatzerik.

Tarte horretan zama-lanetarako genuen espazio handitu egin dugu, guztia hartuz oinezkoen zebra bidea eta minusbaliatuentzat zeuden leku biak aldatu egin ditugulako. Minusbaliatuentzat orain hiru plaza ditugu. Horrela, garraio eta horniduren profesionalek hirigunean lan egiteko modurik egokienean espazio garrantzitsua ziurtatuz.

Valdespina Markesaren kaleko 7. eraikinaren aurrez aurre genuen TAO zonaldea ezabatu egin dugu, bertan minusbaliatuentzat hiru plaza erretserbatsuz eta utziz. Neurri honen helburua, minusbalia edo mugitzeko zailtasunak dituztenek lekua erreserbatua izan dezatela da, hirigunera erraz eta modu erosoan iristerik izan dezaten.

Kale honetara sartzean N-634tik zatozela, zirkulazioa debekatua dagoela adierazten duten seinale bi ipini ditugu. Salbuespen dira Valdespina Markesaren 7ko etxabeko garajera doazenak, baimenduriko ordutegian zama-lanetara doazenak edo minusbaliatuentzako aparkalekuetara. Nolanahi ere, horien guztiak probalekutik ere sar daitezke.

Konbentukoa kalea

Kale honetan ez dugu aldaketa handirik egin, itxia baita eta oinezkoentzat. Astelehenetik larunbatera eta eguerdiko 12ak artean zama-lanarekin konpartituko dutena. Irteeran gelditubeharra dagoela eta derrigorrezko norabidea ezkerretara –kaltxangoko biribilgunera- dela adierazten duen seinalea ipini dugu, Zubiaurre eta Valdespina Markesera  joaterik ez dagoelako, debekatua baitago.

Probalekun harturiko erabakiari jarraiki, Konbentukoan ere ez ditugu piboteak erabiliko eta igoko zama-lanetarako ordua gainditzean. Horrela irisgarritasuna hobetu eta larrialdi egoeratan seguruago jardun ahal izango delakoan baikaude.

Jarraian pdf formatoan dagoen agiria uzten dizuegu, non ordenazio berriaren nondik norakoak eta egindako aldaketen zehaztasunak eta seinaleen kokapena jasotzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan