Homofobia iragana da. Sexu-eskubideak = Giza-eskubideak

18.06.15
Berdintasuna

Ekainaren 28an ospatuko dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Oraingo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.

Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu. Emakumearen TopaguneanHomofobia iraganeko kontua da. Sexu-eskubideak = Giza-eskubideak’ izeneko erakusketa hasi da, zeina ekainaren 30era bitartean zintzilik geratuko da. Erakusketan hainbat argazki eta panel daude, horren bidez sexu-eskubideak, giza-eskubide direla zabaltzeko, eta LGTTBI pertsonen egoera munduko hainbat herri zehatzetan duten egoera adieraziaz. Zerbitzua zabalik dagoen orduetan erakusketa doan bisitatu daiteke. Erakusketa hau Aldarte-ren (gay eta lesbiaak atenditzeko zerbitzuaren) eskutik ekarri da, utzi egin baitu.

Ekainaren 28ko ospakizuna dela-eta, udal liburutegiak irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz bertan. Material horiek adin guztientzako eta interesa dutenentzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal Liburutegiak. Gidaren aleak zerbitzu bi horietan har daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan