Euskal hiztunen arteko sarea sendotzeko, euskararen II. Mintzodromoa Ermuan
Ermumak euskararen Mintzodromoaren bigarren edizioa hartuko du bihar iazko lehenen arrakastatsuaren ostean, badator aurten ere. Biharko larunbatean, arratsaldeko ordu 1etatik aurrera ospatuko da ekimena herriko plazan, eta xede nagusia euskaraz jardutea eta euskal hiztunen sarea trinkotzea izango da.
Metodologia oso sinplea da: bost-sei laguneko taldeetan banatuta, parte-hartzaileek hamabost minutuko tartea izango dute antolatzaileek proposatutako gaiez euskara hutsean mintzatzeko. Behin denbora hori pasatuta, talde berriak osatuko dira, eta hurrengo gaiari helduko diete. Hiru dira antolatzaileek aurtengo ediziorako prestatu dituzten mintzagaiak: kirurgia estetikoa, herriko alkatearen paperean jartzea eta sare sozialen eragina.
Ekimenak irauten duen bitartean, Gazte Asanbladako kideen laguntzaz, zenbait edari banatuko dira, lagun arteko giro alai eta osasuntsuari laguntzeko.
Aurten ere erantzuna iaz bezalakoa edo hobea izatea espero dute antolatzaileek, ia ehun pertsona bildu baitziren. Lana errazte aldera, parte-hartzaileei aldez aurretik izena ematea eskatzen zaie. Horretarako, euskaltegietara, Euskal Birusera edo Euskara sailera jo edo mezu elektronikoa bidali daiteke. Honakoak dira telefono eta helbideak:
Udal Euskaltegia: 943 170 925, euskaltegia@udalermua.net
Kaltxango AEK: 943 171 940,kaltxango@aek.org
Euskal Birusa: 943 179 350 euskalbirusa@gmail.com
Berbalagun: 639 414 205, ermua_berba@aek.org
Euskara Saila: 945 179 147, euskara@udalermua.net
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte