Bidari elkarteak jarduera mordoaz ospatuko du bere eguna

19.06.15
Gizartea

‘Bidari’ Elkarteak taldearen eguna edo ''Bidari Eguna'' ospatuko du. Jarduerak orain arte eta hiru urtez jarraian antolatzen duen hiri milia ordezkatzera dator. Proposamena zabalagoa da eta jarduera gehiago bilduko ditu egun osoan zehar. Bihar, larunbata, izango da hori, programak goiza nahiz arratsaldea biltzen dituelarik, eta horien artean orain hiru urtetik ospatzen zuten lasterketa herrikoi eta dalarrikatzailea. Aurtengoak, ibilaldia aldatuko du, gazte nahiz helduentzat. Gazteek plazatik aterako dira , Probalekutik jarraitzeko eta eskumarantz egin eta VI. Mendeurrenean gora segiz, Zubiaurren sartu eta amaitzeko. Bi buelta eman beharko dituzte. Helduen kasuan, ibilbidea plazatik aterako da, Zubiaurretik ezkerrera eginez Valdespina Markesarenetik jarraitzeko, Antzokiaren sarrera parean Goienkalera joko dute Okin Zuriraino, bira eta Zubiaurretik jaisteko. Hiru itzuli eman beharko dute partaideek. Izen-emateak lasterketa hasi artean egin ahal izango dira. Dortsalak izen-ematea ordaindu ondoren jaso ahal izango da.

Bidarik ekintza egitaraua gauzatzeko herriko Zentro Kultural guztien laguntza (Gaztela eta Leoneko elkartea, Gaztela-Mantxako elkartea, Extremadurako zentroa, Andaluziako zentroa eta zentro galiziarra), jaso du, baita FEKOOR, EMOE, Ermuko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiarena, hainbat establezimendurena eta DYArena ere izango duelarik aurtengoan. Eta baita Gorabide elkartearena. Txistorrada izango dute goizean, eta sorpresaren bat edo beste baita ere. Antolatzaileek herri bazkaria egingo dute

Bidari da Ermuko minusbaliatu fisikoak biltzen dituen elkartea. Hori 1994. urtean eratu zen eta harrez geroztik lanean dihardu kideek gizarteratu eta horretan eroso senti daitezen, mugei aurre eginez. Horretarako, informazioa ematen eta lan-munduratzea lortzearen alde ahalegintzen dira. Horrez gain, bazkideei izapideak egiteko laguntza ematen diete, esaterako ibilgailua erosteko minusbaliotasunaren ziurtagiria lortzen, eta abar… Bidari elkartea une honetan oro har pertsonen erabateko garapena lortzeko ahaleginetan buru-belarri segitzen du eta, baita ere, bazkideen artean kirola sustatzeko lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean