Erkidegoen arteko eta zazpi jokalariko alebinen bederatzigarren futbol txapelketa

19.06.15
Kirolak

Erkidegoen arteko eta zazpi alebin jokalaren bederatzigarren futbol txapelketa jokatuko da gure herrian asteburu honetan. Hain zuen ere, ekainaren 20 eta 21eko larunbat eta igandean. Txapelketa Gaztela-Mantxako Kultur Etxeko kirol alorrak antolatzen du eta larunbatetik igandera arte jokatuko da. Partidak Betiondo kirol guneko futbol-zelaian jokatuko dira. Horretan oinarri-futbola lantzen duten talderik onenak parte hartuko dute, Espainiakoak nahiz atzerrikoak, aurten talde frantziar bat etorriko baita. Neurtuko diren taldeen artean euskaldunak, galiziarrak, kantabriarrak, Albaceteko bat, madrildar bat eta frantses bi izango dira.

Talde parte hartzaileek ondokoak dira: S.D.Amorebieta, Antiguoko, C.F. Barakaldo, CD Al-Basit, C.C. Castilla-La Mancha, CD Urki, EMF Haro-Sport, Amaika-bat, Santutxu F.C., Erreala, C.D. Solokoetxe, Getafe C.F., Rayo Vallecano, Baskonia F.C., San Ignacio, C.D. Ermua, eta Carballinoko Arenteiro eta C.Athletico Osasuna. Txapelketa larunbat eta igandean jokatuko da. Larunbatean partidak goiz nahiz arratsaldez izango dira. Igandean, aldiz, bakarrik goizez.

Hogei elkarte parte-hartzaileak bost taldetan banatuko dira. Talde bakoitzeko kideak elkarren kontra jokatu beharko dute, ligaxka sisteman. Talde bakoitzeko lehen sailkatuak, final aurrekoak jokatuko dituzte eta, norgehiagoka horietako irabazleak, finalean sartuko dira. Txapelketaren nondik norakoak eta irizpideetan, hori arautuko duen oinarrietan jaso dituzte. Laburbilduz, kirol ikuskizun paregabea asteburuan Betiondon. Ezazue galdu!

Agiri guztiak zentroaren webgunean dituzue. Guk lasterbidez lortura uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da