Koexistentzia kaleak: M. Valdespina, Izelaieta eta Iparragirren egindako aldaketak

22.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Hirigunean Probaleku, Valdespina Markesa eta Izelaieta kaleak birmoldatu eta koexistentzia izaerara pasatzeak hainbat aldaketa ekarri ditu horiek erabiltzeko moduan, gu guztioi eragiten gaituztenak. Horregatik, erabiltzaile garenez gero, koexistentzia zonalde horiek zehatz-mehatz nola geratu diren ezagutzea komenigarria zaigu, kaleak egoki erabil eta goza ditzagun.

Zer dira “koexistentzia edo aldi bereko kaleak”?

Bote lasterrean emandako definizioaren arabera honakoa izan liteke: trafikoak bateratzen dituzten bideak, mugikortasun modu ezberdinak elkarbizitza paketsuan egotea ahalbidetzen dutenak. Kaleko espazioa modu zibilizatuan partekatzen da, kalean egotea posible eginez. Horrelako bide moten artean plataforma bakarrekoak ditugu eta woonerf deritzaten motakoak. Horien guztien ezaugarriak ondorengoak dira: plataforma bakarra, trafikoa baretu eta abiadura moteltzeko elementuak izaten dituzte: hiri altzariak, zuhaitzak, aparkalekuak, haurrentzako jolas tokiak, eta abar…

Valdespina Markesarenean kontuanhartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak

Kale hau eraldaketa handiena jasan izan duena da, oinezkoentzako izatera pasa baita. Kalea eguerdiko 12ak artean zabalik dago hornitzaileek zama-lanak egin ditzaten, horiek Izelaietatik sartu behar direlarik eta erreserbaturiko bi leku dituzte, Pasialeku eraikinaren alboan eta Valdespina Markesaren 5eko zatian.

Erabilera horrez gain, noiznahi sartu ahal izango dira baimendutako ibilgailuek, esaterako, hiri hondakin solidoak jasotzeko, kalea garbitzeko edo izaera orokorraz trafikoa mugatua duten edo oinezkoentzako diren kaleetara sartzeko aurreikusita ditugun gainerakoetan. Horiei buruzko informazio zehatza eskaintzen dugu webgune honetan, ondorengo lekuan “Abiapuntu/Udal tramiteak/Herritarrentzako informazio orria/Zirkulazioa murriztua duten edo oinezkoentzako kalean direnetan sartzea/.

2012tik instrukzio bat dugu hileta-elizkizunak daudenean ibilgailuentzat lekua erreserbatzeko, horren funtsa mantendu egiten delarik, nahiz eta baldintzaturik gera badaiteke ondorengo aspektuen bidez. Izaera orokorraz, hileta-autoa eta horrekin bat datozen senideenak Kaltxangotik sartu ahal izango dira Santiago apostoluaren parrokiara.

Hileta-autoaren atzetik datozenak, ahal dela, Valdespina Markesaren 5eko ondoan geldituko dira meza egiten den bitartean. Espazio horretan 3 auto sartzen dira. Salbuespen gisa, Pasialeku Jubilatuen zentroaren aurreko tartea ere erabili ahal izango da. Horretan beste lau ibilgailu kabitzen direlarik. Leku honetan aparkatu nahi dutenek Izelaietatik sartu beharko dira.

Aipatu instrukzioan aurreikusitako protokoloaren gainerako zehetasunak –zenbat denbora utzi daitezkeen autoak, erreserba eskatzeko prozedura eta agenteen parte hartzea zerbitzua- bere horretan osorik mantentzen dira, webgune honetan argitaratutakoa barne. Horretara iristeko jarrai ondorengo lasterbidea: “Abiapuntu/Udal Tramiteak/Herritarrentzako informazio orria/Hileta-elizkizunetan ibilgailuentzat aparkatzeko lekua erreserbatzea”.

Izelaietan kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak

Abeletxe kalearen izkinatik Goienkaleren hasiera arteko tarteak ere oinezkoentzako espazio moduan garrantzia hartu du, Abeletxe Erresidentzia eta hirigunea lortzeko ardatz bilatu baita.

Izelaietak eta Goienkalek bat egiten duen lekuan seinale bertikala jarri dugu, non oinezkoentzako kalean sartzen garela adierazten zaigun. Honetan Pasialeku eraikinaren alboan nahiz Baldespina Markesaren 5ean eta eguerdira arte -12ak arte- gelditu eta zama-lanak egitera datozen ibilgailuen zirkulazioa baimendua dago. Eguerditik aurrera bakarrik baimendutako zerbitzu publikoko autoek sartu ahal izango dira, trafikoa mugatua duten edo oinezkoentzat diren kaleetan erzarritakoarekin bat etorriz. Horren inguruko informazio zehatza eskaintzen dugu webgune honetan, ondorengo lekuan “Abiapuntu/Udal tramiteak/Herritarrentzako informazio orria/Zirkulazioa murriztua duten edo oinezkoentzako kalean direnetan sartzea/.

Ermua Antzokiaren aurrean genuen zebra bidea bere horretan mantendu dugu, eraikinera sartzeko nahi Goienkale inguruan ditugun kultur eraikinetara erraz iristeko (musika Eskola, Haurtzaindegoa, liburutegia eta Lobiano Kulturgunea). Aldiz, Irulitxa taberna aurrekoa ezabatu egin dugu.

Iparragirren kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak

Aldaketen artean nagusienetakoa honetan eman da, Abeletxe kalean ireki berri dugun bidearekin lortzen duen tartean zirkulazioaren noranzkoa aldatu eta orain goranzkoa jarri baitugu. Horrela, Izelaieta eta Abeletxeko etxebizitzetako bizilagunek 634 nazionalera irten/sartu ahal izango dira hirigunea zeharkatu izan beharrik gabe.

Goienkalera doan Iparragirre eta Santa Ana kaleetako zirkulazioa bide berria erabili dezake Abeletxe Erresidentziara edo San Isidro kalean zehar irteteko.

Iparragirre kaleko 1. etxebizitzan dagokion seinale bertikala jarri dugu pasatzen uzteko adierazten duena, Izelaietatik gora datozenei lehentasuna emateko, hortik ezkerrera egitea derrigorrezkoa da, Gipuzkoa Etorbidera eta hirigunera jarraitu ahal izateko, Abeletxe erresidentziatik.

Seinale bertikal hori beste horizontal bat ere du osagarri gisa, balizaturiko irlaz edo zintarriaz zirkulazioaren norabidea adierazteko, gora datozen autoek eskumara segitzeko.

Jarraian pdf formatoan dagoen agiria uzten dizuegu, non ordenazio berriaren nondik norakoak eta egindako aldaketen zehaztasunak eta seinaleen kokapena jasotzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan