Koexistentzia kaleetako portaera arauak eta arau-hausteei ezarritako zigorrak

23.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Jada hilabete pasatu da Ermuko hirigunean koexistentzia kaleak estreinatu genituenetik, eta erabiltzaile garen aldetik, arau-hausteen aurrean Udaltzaingoak zer-nolako neurriak hartuko dituen jakitea komeni da.

Agenteek Probaleku, Probaleku Zeharbidea, Zubiaurre 2-4, Konbentukoa, Valdespina Markesa, Izelaieta eta Iparragirre kaleak gertutik zainduko dituzte, aldi bereko kaleak errespetatu daitezen. Horrela, gidariak kontzientziatu eta, hala tokatzen denean, isunak jarriko dituzte.

Kontzientziazio lanak

Udaltzaingoa arduratuko da arau-hausteren bat burutzen duten gidariei abisatzeaz. Ibilgailuan bertan edo handik gertu badaude agenteek urraketa atzematen duten unean, bertatik mugitzeko abisua emango zaie, isuna ekidin ahal izateko. Polizia salaketa betetzen ari bada ere, gidariak ibilgailua lekutik mugitzen badu aurreko kristalean isuna jarri baino lehen, ez du zigorrik jasoko. Gertatutakoa ohar gisa apuntatuko da, besterik gabe. Pertsona berdinak arau-hauste berbera behin eta berriz egiten badu, ordea, isuna jarriko zaio.

Salaketak eta isunak

Koexistentzia kaleak zaintzeaz arduratuko diren agenteek arau-hausteak burutzen dituzten gidariak zigortuko dituzte. Urraketa larriengatik 200 euroko isunak ezarriko dira; zigor arinak, aldiz, 80 eurokoak izango dira.

Arau-hauste larritzat hartuko da Probaleku, Zubiaurre 2-4, Konbentukoa eta Valdespina Markesa kaleetan karga-deskargarako egokitutako guneetan ibilgailua uztea, Zirkulazio Araudiaren 91,2 g) artikuluan eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen 38,3 eta 65,4 d) artikuluetan zehazten den moduan.

Modu berean zigortuko dira ibilgailua oinezkoentzat zuzendutako paseo edo espaloietan uzten duten gidariak, lege bereko 39,2 eta 65,4 d) artikuluetan oinarrituta.

Bestalde, zirkulazioarentzako guneetan autoa bigarren lerroan gidaririk gabe uztea edo ezinduentzat gordetako Valdespina Markesa kaleko 7. zenbakian gelditzea ere urratze larriak izango dira. Isun berdina jasoko dute derrigorrezko seinaleak errespetatzen ez dituztenek edo ikusgarritasun murritza duten bidegurutzeetan edo inguruetan aparkatzen dutenek, aurrez aipatutako legeari jarraiki.

Arau-hauste arinak

Urraketa larriez gain, arau-hauste arinak ere zigortuko dira, 80 euroko isunarekin. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen 39,2 eta 65,3 artikuluen arabera, zirkulazioarentzat soilik diren kaleetan, ibilgailua bidean edo bidearen zati batean uztea urraketa arina izango da. Ibilgailu motordunei sarrera debekatzen dien seinalea ez errespetatzea ere modu berean zigortuko da.

Aldaketei buruz informazio gehiago

Azken asteetan publikatutako albisteotan, etxean jasotako txostenetakoaz gain, koexistentzia kaleei buruzko xehetasun guztiak biltzen dira:

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko