Elkartasun pedalkadak Sanfilippo gaixotasuna pairatzen dutenen alde

24.06.15
Gizartea

Datorren uztailaren 11n, larunbata, Mendi Bizikletako herri lasterketa solidarioa izango da Ermuan, Sanfilippo sindromea pairatzen dutenentzat dirua biltzeko asmoz.

Ekimena Sallabente auzoko festa batzordeak antolatu du, eta gaur goizean aurkeztu dute Ermuko udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Totorika alkatea eta Naiara Garcia de Andoin, Araitz, Ixone eta Unai seme-alabak Sanfilippo sindromeak jota dituen ama bizkaitarra.

Alkateak azaldu duenez, lasterketa "kirol ekimena" da, herrikoia eta publikoa, baina helburu oso argi batekin: "laguntza ekonomikoa lortzea eta gaixotasun arraro horrek sor ditzakeen arazoen ikusgarritasuna handitzea". Gainera, Sallabenteko jai batzordea eskertu nahi izan du, horrelako ekimen solidario bat antolatzeagatik.

Gaixoen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko, ikerketa ezinbestekoa dela azpimarratu du Carlos Totorikak, eta horri esker, kaltetuek "itxaropena" izan dezaketela gehitu du.

Amaren testigantza

Alkatearen hitzen ostean, Naiara Garcia de Andoinek hartu du hitza, haren familiak bizi duen egoera azaltzeko. Hiru seme-alaba ditu bilbotarrak, eta hirurek dute Sanfilippo gaixotasuna. Urtebete baino gehiago darama borrokan, eta gurasoek "aurrera begiratu" behar dutela adierazi du: "Ezin dugu gure seme-alabak hogei urte betetzera ez direla iritsiko esaten digutenei begira gelditu, horrela ez baitugu borroka egin eta aurrera jarraitzeko indarrik izango".

Lasterketari dagokionez, helburu polit baten alde jai giroan, kirola eginez aritzea "ideia zoragarria" dela esan du, eta jasotako laguntzagatik eskerrak eman izan nahi ditu.

Mota guztietako laguntzaileak

Juan Carlos Abascal zinegotziak adierazi duenez, era guztietako opariak jaso dituzte kirolarien, taldeen eta enpresen aldetik, gaixoen alde egiteko. Bildutako material guztia (kamisetak, maillotak, bizikletak…) uztailaren 12an, igandea, zozketatuko da, eta jasotako dirua Naiara Garcia de Andoinen familiari emango zaio.

Honakoak dira kolaboratzaileak: Markel Irizar, Aitor Hernandez eta Igor Anton txirrindulariak; Ander Iturraspe futbolaria, Juan Martinez de Irujo pilotaria; Sociedad Deportiva Eibar eta Real Sociedad; Orbea. Cafe Baque eta Astore enpresak; Herbalife, Restaurantes Sagarra, Mendiola, Aguirre Kirolak, Seguros Bilbao, El Corte Inglés, Loreder, Eskutrebe, Orihen, Bitxikiak, Patukitos y más, CDR Rocket Bike, Horacio decoración, El rinconcito de Runa, Columbus, EBK, Cocoliso, Gestoría Carmen Alonso, Bar Salmantino eta Lauso komertzioak; Gurutze Gorria eta Ermuko Udala.

Jarraian aurkezpen ekitaldiaren bideoa, argazkiak eta ekimenaren kartela ikus ditzakezue, informazio gehiago eskuratzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko