Irakurketa gida berezia, Aniztasun eta Askatasun Sexualaren Aldeko Egunerako
Datorren igandean, ekainaren 28an, Aniztasun eta Askatasun Sexualaren Aldeko Eguna ospatuko da, eta hori aitzakiatzat hartuta, Ermuko Udal Liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak gida berezi bat prestatu dute.
"Armairutik irtendako irakurketak" izenburupean, egun berezi horrek aldarrikatzen dituen eskubideekin lotura duten liburuak, pelikulak, musika eta webguneak biltzen ditu gidak, adin guztietarako egokiak. Material horiek guztiak aste osoan zehar erakusgai izango dira liburutegian.
Xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jartzea da, irakurleak informatuta gure gizartetik homofobia baztertzeko.
Artikuluaren amaieran ikus daitekeen gidan, gehiago jakiteko esteka interesgarriak eta hezkidetza lantzeko materialak eta erreferentziak ere aurki daitezke.
Bestalde, eta ekainaren 28ko ospakizunarekin lotuta, hilaren 30era arte "Sexu eskubideak = giza eskubideak" izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Emakumeen Topalekuan.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"