Campus teknologiko bietara onartuak izan diren gazteen zerrendak
Udalak antolatu eta eskainitako campus teknologikoetara izena emateko epea itxi eta ikusmina eta parte hartzeko interesa piztu dela ikusirik, udalak plaza kopurua zabaldu eta bigarren txanda bat egiteko ahalegina egin du. Orbea, Rehabe eta Spara enpresa parte-hartzaileek ere erabakiarekin bat etorri dira, beren inplikazioa eta parte-hartzea bikoizteraino. Ekimenaren helburua gazteak industria mundua ezagutu eta horretara hurbildu daitezela da, Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa jaso duelarik. Esan dugunez bi txanda egingo ditugu, lehena ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean gauzatuko da eta, bigarrena, uztailaren 6tik 17ra bitartean, hurrenez hurren.
Campus teknologiko bietan parte hartu ahal izango duten ikasle ermuarrak berrogeita hamar dira guztira. Irailerako, Toki-garapen alorrak ekintza berriak antolatu eta eskainiko ditu “Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak eta etorkizuneko konponbideak” lemapean. Horien barne, hainbat tailer gauzatuko dira, lehena “motordun asmakizunak” muntatzekoa, non industrian erabilera izango duten ibilgailuak diseinatu eta muntatzeko asmoz. Tailerrak DBHko ikasleentzat pentsatuta daude eta eskolaz kanpoko orduetan egingo dira. Beste aukera bi ere izango dira: Ermuko industriaren inguruko narratiba edo idazlan motzak” eta Enpresa Txiki eta Ertainen erronkak ikasgelatan”. Bi azken horiek ikastorduetan gauzatuko dira eta DBHko ikastetxeetan eta inguruneko ziklo ertain eta gorenekoetan egingo.
Ekimen horiek Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa dute eta horien helburua gazteen artean ekintzaileen kultura sustatu eta bultzatzea da, gure inguruneko industri ehunean sartuz modu dibertigarrian, partaide diren enpresak proposatuko dizkieten erronkei erantzuten saiatu beharko dutelarik.
Izena eman eta onartuak izan diren guztiek e-posta bidez mezua jasoko dute informazio zehatzarekin eta horri erantzunez parte hartu nahi izateko asmoa mantentzen dutela ziurtatu ahal izango.Jarraian hainbat agiri uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena