Arantza Moreno Espainiako txapeldun promesa, jabalina jaurtiketan

29.06.15
Kirolak

Arantza Moreno Fernándezek Espainiako aurtengo txapeldun promes da –detailea emaitzen 15. orrian-, asteburuan Tarragonan jokatu den txapelketan onena izan ondoren, 600 gramotako jabalina jaurtiketan lehen sailkatua izan baita. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu du jaurtiketa onenean jabalina 55 metro eta 30 zentimetrora bota ondoren. Arantzak txapelketari hasiera eman dio 51,65mko jaurtiketa batekin, ondorengoetan aiseago ibiliz eta jaurtiketa guztiak berrogeita hamahiru metrotik gora eginez. Egin dituen markan ondorengoak izan dira: 53.60 eta 53.66; eta laugarrenean 55,12 eta bosgarrenean 55,30 metro –txapelketako luze eta onena, azkenean, 53.30 metrokoaz amaituz. Kirolari ermuarrak jada lortu du Tallinen (Estonian) jokatuko den Europako Txapelketarako txartela. Guztiaren berri ematen du www.thewangconnection.com eta guk bihotzez eskertzen diegu bere material grafikoa erabili ahal izatea.

Txapelketako bigarren tokia Lidia Parada Santosentzat izan da (Atlética Barbanza taldekoa) 55.12 metroko markarekin eta hirugarrena Estefanía Lópezentzat (Valencia Tierra i Mar) 48.58 luzerako erregistroarekin.

Emaitzaren berri eman zuen atzo Errotabarri Eskubalio taldeak, Arantza kide eta jokalari izan baita, lorpenaren berri zabalduz berehala sare sozialetan eta ermuarron artean.

Ermuan entrenatzen duten gainerako atleta eta kirolariek ere emaitza onak

Arantzaren arrakasta ez da izan asteburuko albiste on bakarra. Izan ere, David Robert-Spiridon (Durango Kirol Taldeko kideak) –emaitzen 15. orrian- hirugarren amaitu zuen jauzi hirukoitzeko proban, 15 metro eta 50 zentimetroko saltoa egin eta gero.

Eta gutxi balitz, Garazi Larrakoetxea Betes gazteak –emaitzen 35. orrian- lan ona egin zuen baita ere, altuera-jauziko modalitateko sailkapenean bosgarrena bukatu baitzuen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da