Liburutegiak ordutegia eta zerbitzuak udari egokituko dizkio

30.06.15
Udal Liburutegia

Asteazkenetik, uztailak 1etik, udal liburutegiak bere ordutegia aldatuko du opor eta udako beharretara egokitzeko. Horrela, egun horretatik uztailaren 13ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da astelehenetik ostiralera. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hortaz, eguerdian zerbitzua itxita egongo da.

Aldiz, uztailaren 13tik, astelehena, abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan itxita egongo da.

Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez

Bestalde, erabiltzaileoi liburutegiak gogorarazten dizkigu, arrazoi berberagatik, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugula nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Hori bai, beste erabiltzaileek eskatuta eta txanda gordetzen ari diren kasuan salbu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"