Akordiorik lortu ezean, PSEk minorian gobernatuko du eta unean-unean adostasuna bilatu beharko

01.07.15
Erakundea

Araubidean ezarritakoarekin bat, Ermuko Udalbatzarrak aurrera pausoak eman ditu legegintzaldi berriari heltzeko. Astelehen arratsaldean gauzatutako ezohiko Osokoaren Bilkuran zehaztu izan diren hainbat gauza ofizial egin ziren. Bilera arratsaldeko hirurak eman aurretik hasi eta lau ete erdiak baino lehentsuago bukatu zen. Eguneko gai-zerrendak hiru puntu zituen, batzuk garrantzitsuak eta bere mamia izan zutenak. Ia laurogei minututan zehar, eratu izan diren udal taldeen eta horietan bozemaile izango direnen berri eman zen. Eta baita ere, Alkateorde eta Tokiko Batzarreko kide izango direnen izendapenak eta eskuordetzeak jaso izan dituztenak.

Alkatearentzako ordain-saria 15.000 euro jaitsi da, Eudelen barne adostutako irizpideari egokitzeko

Gai-zerrendako hirugarren puntuak hasi berri den agintaldian Udalbatzaren antolakuntza eta funtzionamendua erregimena zehaztea proposatzen duen. Eta horien artean, zehaztu behar zen zeintzuk izango diren Batzorde Informatiboak – Udalbatzaren eta Gai Orokorrena eta kontu-ogasunaren batzorde berezia- eta horiek noiz bilduko diren. Aipatu Batzordeak asteazkenero bilduko dira, goizeko 9.30etan, jai-egun, jai bezpera eta lanegunak ez direla kontsideratutakoetan ez ezik. Horrez gain, kide anitzeko organoetan eta udalarenak direnetan ordezkari izango direnen izendapena ere onartu ziren. Aholkulari-kontseiluetan, Debabarrena mankomunitatean, Promosa sozietateko Administrazio Kontseiluan, Gipuzkoako Ur-Kontsortzioan –txandaka jardungo dute- ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluan eta Izarra eta AIC- Automotive Intelligence Center Fundazioetan eta zonaldeko Industrialdean, baita ere.

Azkenik, hirugarren puntu horren barne Udalean lan egun osoz edo erdiz liberaturik jardungo duten izendapena eta guztientzat aurreikusi diren lansariak eta bilkuretara joanagatik jasoko dituzten diru kopuruak hizpide izan ziren. Honetan alderdien arteko ikuspuntuak ezberdinak direla agerian izan zen. Irabazi, Se puede Ermua Ahal da, EAJ eta Bildu taldeentzat zinegotzien edo horientzako aholkularien egun osoko edo erdiko kontratazioak egiteko proposamena gehiegizkotzat jo zuten, eta baita kasu horietan aurreikusitako soldata kopuruak ere. Izan ere, Irabazi eta Ermua Ahal da taldeko bozemaileek aukerari uko egingo diotela adierazi zuten. EAJk eta Bilduk, hurrenez hurren, beharra laurden batean (%25) eta enpresa pribatuarekin bat etortzeko lansariak %30 jaistearen aldeko agertu ziren.

Alkatea egun osoko dedikazioaz aritu ahal izango da bere karguan. Kasu honetan, bere ordain-saria Bizkaiko Foru Aldundiak, ekainaren 9an emaniko 81/2015 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituko dio, hau da, arauan aipatzen denez 10.001 eta 20.000 arteko biztanle kopurua duten udalerrietan, Eusko Jaurlaritzan jarduten duen sailburuaren kopuruan izango du bere muga. Arau horren oinarri da Euskal Herriko Udalerrien Elkartean, EUDELen, EAJ, PSE eta PP alderdiek adostutako akordioan. Eudelen adosturikoak Ermuan 15.000 euro gutxiago jasotzea dakar, aurreko legegintzaldiarekin alderatuz gero. Carlos Totorikak, gainera, ez du Ermuko Udalean ordain-saririk jasoko, bateragarri den beste kargu publikoa duelako Bizkaiko Batzar Nagusietan eta handik kobratuko du.

Hirugarren puntu hori eztabaidatu eta gero bozketara jarri zen eta onartua izan zen PSE-EE-PSOE (6) eta PP (2) udal taldeen aldeko botoekin; EH Bildu (2) taldearen abstentzioarekin eta, EAJ (3), Ermua Ahal da(2) eta Irabazi (1) udal alderdien kontrako botoekin.

Bilkura osoa, talde bakoitzaren posizio eta bozemaileen adierazpen literalak ikusi eta entzun ahal izan ditzazuen, jarraian bideoaren grabazioa uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n