Elektrojaiak girotuko du San Pelaio parkea asteburu honetan

01.07.15
Kultura eta Gazteria

Urtero bezala, udarekin batera iritsiko da Elektrojaia Ermura. Uztailaren 2tik 4ra ospatuko da musika elektronikoaren jaialdiaren zazpigarren ekitaldia.

Larunbatean izango da musikazaleentzat egunik garrantzitsuena, baina antolatzaileek, tartean, Ermuko Udala, Ermua Gazte Puntua eta Elektrojaia Taldea, ekimen gehiago ere prestatu dituzte ostegunerako eta ostiralerako.

Herriko bederatzi tabernak parte hartuko dute bihar, osteguna, pintxopotean, motorrak berotzeko. Gainera, ostiralean haurrentzat musika tailerra eskainiko da San Pelaio parkean arratsaldeko seietatik aurrera.

Festa nagusia larunbat arratsaldeko hiruretan hasiko da, eta goizaldeko ordubiak arte luzatuko da. Ekitaldiak bi eszenatokitan banatuta egongo dira –Main Stage eta Old School Room-, eta ikus-entzuleek Mark Ellison, Stan Garac b2b Erikks, Fey, Javier Ganuza eta Alexander M artisten emanaldiez gozatzeko aukera izango dute, besteak beste.

Sarrera doakoa da, eta programazioaren inguruko xehetasun guztiak, kartel ofiziala barne, lerro hauen azpian topa daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du