DBHko bigarren zikloko ikasleek mugikortasun seguruaren inguruko sentsibilizazio kanpainan hartu dute parte
Pasatu den ekainaren 15ean, DBHko hirugarren eta laugarren kurtsoko ikasleak San Pelaio Ikastetxean bildu ziren, gazteak mugikortasun seguruaren inguruan kontzientziatzeko antzerki pedagogiko parte-hartzailearekin bat egiteko.
Ekimena Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako kanpainaren parte da, eta Euskadi 2015-2017 Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan sartuta dago.
Goizeko bederatzietan hasi zen ekimena, eta gehienez 50 pertsonako taldeetan bilduta, 2-3 orduko sesioa izan zuten gaztetxoek. Bertan, dinamika parte-hartzaile ezberdinak izan zituzten, lehen pertsonan ikus zezaten autonomia eta erantzukizuna batera doazen bi kontzeptu direla. Horrela, antzerki parte-hartzailearen eta hitzaldi-hizketaldiaren bitartez, harrapatzeen eta haien ondorioen inguruan gogoeta egitea zen helburua.
Kanpainak ohiko bideko ekintzetan jarrera aldatzea du xede, gaztetxoak euren ahultasunez eta arriskuez ohar daitezen. Izan ere, estatistikek erakusten dutenez, haurren, adingabeko txirrindularien eta motorzaleen harrapaketek gora egin dute.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan