'Ermua Hiria' literatur Lehiaketaren XXI. edizioko saridunak

01.07.15
Udal Liburutegia

Aurten intrigazko literatura ardatz izan duen Ermua Hiria XXI. Literatura Lehiaketako epaimahaiak Fernando Cabrera  saritu du “Novilunio” lanagatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko saria Rafael Bravo Arrizabalaga (Deba – Gipuzkoa) egokitu zaio “Catálogo de intrigas” lanarengatik.

Narratibaren atalari dagokionez, euskerazko saria Gotzon Hermosilla (Barakaldo – Bizkaia) egokitu zaio “Gaur galtzea tokatzen da” obrarengatik.

Olerki atalari dagokionez, euskerazko saria Iñigo Legorburu (Errenteria – Gipuzkoa) egokitu zaio “Laura Palmerrek erail ninduen” lanarengatik.

Saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Saritutako lanak, bihartik aurrera, www.ermua.es/biblioteca mikrositean kontsultatu ahal izango dira

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, gaztelaniazko idazlanak 164 (51 emakume eta 113 gizon) izan dira eta, olerkiak, berriz, 66 (15 emakume eta 51 gizon).

Euskarazko narratiba modalitatean 13 lan (7 emakume eta 6 gizon) aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 3 lan (emakume bat eta 2 gizon).

Horrez gain, esan behar parte hartzaileen %99ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %1 posta arruntaz baliatu izana.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Cándido Pascual (Udal Liburutegiko bazkide eta laguntzailea), Rocío Juárez (Gaztelaniazko irakaslea San Pelayo Ikastetxean) eta Udal Liburutegiko langileak.

Euskarazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Leire Narbaiza (Udal Euskaltegiko irakaslea), Fernando Aranberri (Euskara Saileko teknikaria) eta Sara Gago (Udal Liburutegiko arduraduna).

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"