Hamabi emakumek sortutako laburmetraiak aurkeztuko dira astelehenean Lobianon
Datorren uztailaren 6an, astelehena, “Minutuko Bideoa: Emakumeak Elkartrukean” tailerrean sortutako laburmetraiak aurkeztuko dira, Ermuko Jabekuntza Eskolaren eta Kultura, Communication y Desarrollo ONGDaren eskutik.
Ermuko Emakumearen Topalekuan izan da tailer ibiltaria, ekainaren lehen erdian, eta 18 urtetik gorako emakumeak ikus-entzunezko erremintekin trebatzea zuen xede. “Film Sozialak” Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren eta Kairoko Emakumezkoek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmenetik sortutako tailerra izan da.
Guztira, hamabi emakumek hartu dute parte formazioan, eta Amal Ramsis dokumentalista egiptiarra izan dute gidari. Oinarrizko errealizazioa ikasi ostean, parte-hartzaileek euren laburmetraia propioak sortu dituzte, minutu bateko iraupenekoak. “Gehiegikeriak” izan da tailerraren gai nagusia.
Hamabi lanak datorren astelehenean ikusi ahal izango dira, 18:30etik aurrea, Ermuko Lobiano Jauregian. Sarrera doakoa izango da, eta sortzaileek euren esperientziak kontatzeko aukera izango dute.
Lerro hauen azpian ikus dezakezue ekitaldia iragartzen duen kartela.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko