I. Senegal – Ermua Kultur Arteko Jardunaldia, hasteko prest

06.07.15
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

PAACE elkartearen eskutik (Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkartea), Senegal – Ermua Kultur Arteko Jardunaldia hasiko da gaur estreinakoz, eta hilaren 26ra arte izango da abian.

Jardunaldien helburua Afrikako kultura, historia eta errealitatea Ermuko hiritarrengana hurbiltzea izango da, eta horretarako, lau ekitaldi nagusi antolatu dira.

Alfons Rodriguez argazkilariaren "Afrikak: Jendeak, Lurrak eta Errealitateak" erakusketa izango da jardunaldien indargunea. Argazkiak Lobiano Kultur Gunean ikusi ahal izango dira gaur arratsaldetik aurrera, 17:00etan inauguratuko baita. Irekiera ekitaldian parte hartuko dute Africa Imprescindible - Espacio REDO Kontsorzioko kide Javier Aisak, Ermuko Udaleko zinegotzi Jose Luis Araujok eta Jaapo Lyguey perkusio taldeak. Uztailaren 26ra arte zabalik izango da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara astean zehar eta 12:00etatik 14:00etara asteburuetan.

Ekimen anitzak herritar guztientzat

Datorren hilaren 17an, ostirala, Alboan GKEko Mateo Aguirrek "La llamada de África" hitzaldia eskainiko du Lobianon, arratsaldeko bostetatik aurrera. Hurrengo egunean, Ermuko emakumeen arteko bazkari herrikoia egingo da Martxoaren 8a Plazan. Giroa alaitzeko, bertan izango da Jaapo Lyguey perkusio taldea.

Azkenik, uztailaren 22an, asteazkena, Silla Bougui-Gui folk talde senegaldarraren kontzertua ospatuko da Orbe Kardinala Plazan 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean