Ongizatea, kirola eta osasuna uztartzen dituen Ermua Mugi ! proientuarentzat hiru izarreko Gosazun zigilua

08.07.15
Erakundea

Ermua Mugi! ekimena Innobasquek ematen duen Gosasun zigilua jaso berri du, ohitura osasungarriak sustatzeko hainbat enpresa eta erakundek sustatzen dituzten beste 6 ekinbiderekin batera. Programa horiek lantoki-, udal- eta hezkuntza-ingurune eta esparruetan hedatuta daude, eta horien helburua jendearen osasuna eta ongizatea hobetzea da, elikaduraren, jarduera fisikoaren eta/edo osasun emozionalaren eremuak landu eta uztartuz.  Zazpi proiektu berritzaile hauen bultzatzaileak Ermuko Udala, Irungo Udala, Bridgestone Hispania, Guggenheim Bilbao, Bilboko Portu Agintaritza, Eroski Fundazioa eta Osarten Koop. E. dira.  

Gosasun mugimendu sozio-ekonomiko bat da, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituena hiru ardatz nagusi hauen inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala. Gosasun zigiluaz aitorturiko jarduerak  ez dira sustatzen dituzten erakundeen ohiko jardueran sartzen diren ekinbideak, eta erakunde horien erantzukizunaz haratago doaz. Era sistematikoan egiten diren programak dira eta osasunaren sustapena era integralean planteatzen dutenak.

Innobasqueko zuzendari nagusiak, Txema Villatek, atzokoan Gosasun zigilua banatu zien ondorengo hauei:

Ermua Mugi! ekimena; jarduera fisikoaren ohitura normalizatu, bizi-estilo aktiboa duten pertsonak gehitu eta egoneko bizimodua egiten dutenak murrizteko aldaketa eragiteko pertsonak emozionatzea; hori da Ermuko Udalak bultzaturiko komunitate-estrategiaren helburua.  Zehar-estrategia honek tokiko koordinazio-mahaia du, erakunde artekoa, eta jarduera fisikoaren eta kirolaren tokiko orientazio-gunea ere prestatu da. Gainera, Zirkuitu Osasungarri Adimendunen sarea sortu dute: 8 km baino gehiagoko ibilbide seinaleztatuak eta balizaz hornituak, eskumuturreko berritzaile bat erabiliz ibiltarien jarduera monitorizatzeko aukera ematen dutenak. Eskuturreko horien bidez, ibiltari dabiltzan pertsonen joan-etorrien inguruko datuak jaso eta irrati frekuentziaz transmititzen dira. Zigilua UKEn kirol Koordinatzailea eta lankide dugun Antton Garciak jaso zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da