Miguel Angel Blanco gogoan izan du Udalbatzak

10.07.15
Erakundea

Ermuko Udalbatzako kideak Miguel Angel Blanco Garrido zinegotziaren oroimenez bildu dira gaur, ETAk erail zuela 18 urte bete direnean. Ekitaldia herriko udaletxeko sarreran izan da, Blancoren brontzezko eskulturaren aurrean.

Udalbatza, Carlos Totorika alkatea buru, eguerdiko hamabietan bildu da hedabideen eta publikoaren aurrean. Totorikak eskerrak eman nahi izan dizkie ekitaldira bertaratu diren guztiei, eta, hamazortzi urteren ostean "ETA garaitu" dela adierazi du: "Oraindik, ordea, Euskadin badaude indiferentziaren eta isiltasunaren horma bota ez duten herriak".

Hizketaldi labur baten ostean, Carlos Totorikak eta Mari Mar Blancok –Miguel Angel Blancoren arreba- lore-sorta bat utzi dute eskulturaren oinean. Hamazortzi larrosa gorri utzi dituzte; igarotako urte bakoitzeko, bat.

Udalerriko talde politiko guztietako ordezkaritza izan da ekitaldian, EH Bildurena izan ezik. Gainera, bertan izan dira, besteak beste, Estefania Beltran de Heredia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, eta Enrique Ulibarriarana, Biktimen eta Giza Eskubideen aholkularia.

Bestalde, orduko Udalbatzak hartutako akordioari jarraiki, Udaletxean banderak masta erdian jarri dira larunbat gauerdira arte.

Lerro hauen ostean, ekitaldiaren bideoa ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26